Errotabarri errota Mendatako Elexalde auzoan dago.
Golako errekaren urak erabiltzen zituen.
Eraikin lauangeluarra da. Teilatua bi uretara du. Kanpoaldetik zurituta dago. Erabat zaharberritutako etxea da. Tresneria oso egoera onean dago.
1746ko eta 1796ko fogeraziotan ez da aipatzen, ez eta 1799ko Propio eta Arieletan ere. Hortik pentsa dezakegu errota berriagoa dela.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.