Bermeoko Artika auzoan dago.
Frantzuerreka errekaren urak erabili zituen.
Ustez, XVIII. mendean eraikia. Izan daiteke zaharragoa eta beste izen batez ezagutua izatea (Errotaederra). XIX. mendearen erdialdera arte, Goienetxea familiakoa izan zen. Errota honen kasuan esanguratsua da bere jabeak nortzuk ziren kontuan izatea. XVIII. mendearen hasierara arte, Zulueta abizenekoak eta handik aurrera Goienetxea abizenekoak agertzen dira errota honetako jabe, Zulueta baserriko jabeen abizen berekoak. Beren eraikuntzaren garaian, errota batzuk baserriren bati lotuta egon izan dira. Seguruenik hauxe erakutsi dute Erramuene errota honetako eta Zulueta baserriaren jabeen abizenek.
1955ean itxi zen.
Artoa ehotzeko hiru errota-ardatz zituen.
Gaur egun ez du ehotzeko tresnarik.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.