San Bizente ermita, herritarrentzat San Bixenti, Meaka auzoan, Arkotxe baserri-etxearen ondoan kokatuta dago.
Eraikin txiki honek ez du inolako garrantzi arkitektonikorik. Gaur egun, ikuilu moduan erabiltzen da. Oinplano angeluzuzena (8,10 x 5,55 m) du. Bi isurialdeko teilatua du. Bistakoa den harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Kanpoaldean ez du inolako apaindura-hondarrik. Paramentuak eta sarrerak kenduta, leihoburudun leihoa du. Leiho honek ez du ezer berezirik, barne-egitura baino. Hori dela eta, kanpoaldetik begiratuta ermitatzat hartzea zail samarra da.
Barnealdean, aldare txikia apur bat altxatuta dago. Horrek, barneko espazio txikia mozten du. Aldare txikian, paramentuari itsatsita ara bat dago. Zorua harrizko harlauza onekin eginda dago. Bere artapen-egoera eskasak zutiko biak agerian egotea dakar. Zutiko horiek, horizontalean, parametroen tentsioak eusten dituzte eta, euren gainean, teilatuaren egurrezko egitura dago. Hori oso nabarmena eraikinaren gainontzekoan erabilitako material pobreekin alderatuta.
Gaur egun ez du irudirik. San Bizenteren irudia parrokiara eraman zen.
Iturrizaren arabera hilobiak zeuden.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.