Kristo Santua, herritarrentzat Santakrutz. Areatzako herrian, errepidearen ondoan eta Utxupi baserri-etxearen eta Auzo-Eskolen ondoan. Bere ingurutik PR-BI 177 ibilbide laburra igarotzen da.
23,40 x 10,65 m-ko neurri aduen nabe bakarra duen oin errektangeluarreko eraikina da. Agiriko harlangaitzez eginda dago; aurrealde nagusia, berriz, harlangaitzez zuriztatuz ageri da. Ertz, ate eta leihoetan harlanduak dauzka. Teilatua isurialde bikoa da. Kanpoko egitura zurkaitzez gogorturik dago, bost hego-ekialdeko horman eta bi ipar-mendebaldekoan. Gaur egun, sarrera bat baino ez dago aurrealde nagusian, arku eskartzanoa daukan atea, baina hego-ekialdeko horman badaude ate zahar baten aztarnak. Argia zurkaitzek bereizten duten lau zatietariko bakoitzean dauden huts-guneetatik sartzen da. Lau huts-guneok ere arku eskartzanoak dira. Aurrealde nagusian badago beste huts-gune bat, baina hau puntu erdiko arkua da, edo, hobe esanda, biribil baten erdia. Aurrealde honen tontorrean txuntxur edo pinakulu bi daude egitura burutzeko, berton ere kanpaian ipinita dagoen huts-gunea daukan zementuzko kanpai-horma dagoela, zementuzko gurutzea gainean duela. Zoladura terrazozkoa da eta elizapea ebanjelioaren aldetik itxita dago.
Antzina abade-etxea izan zena erantsita du.
Barnealdean ondoko irudiak gordetzen ditu: Kristo Santua, Sortzez Garbia, Jesusen Bihotz Sakratua eta San Luis Gonzaga. Gaur egun Sakristian dauden San Antonio eta San Joseren irudiak ere gurtzen dira.
Bere artapen-egoera ona da.
Baseliza hau eraikitzen ziharduten 1.877an, ondoren San Bizenteren parrokiako eliza erantsia bihurtu zela, baina ez da agirietan “Ariazako santutegia” deritzona.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.