San Lontzo ermita Belendiz auzoan, maldan, pinuen artean, Zabalburu baserri-etxetik 500 m-ra, kokatuta dago. Bere ondotik PR BI-175 igarotzen da.
11,40 x 7,40 m-ko oin angeluzuzena dauka. Hormak mokatutako harlangaitzezkoak dira, harlanduzko kantoi-harriekin. Teilatua lau isurialdekoa da, hiru zertxa gainean dago eta ez dauka kanpandorrerik. Atea erdi puntuko arkuduna da, mendebaldera begira dago eta gezi-leihoa dauka hegoaldera begira. Sarreran atari txikia dauka. Eraikinaren baitan, zorua zementatuzkoa da eta aldarearen gainean egurrezko dosel rustikoa dago zapako egurrei adosatua.
San Lorentzoren irudia dago.
Artapen-egoera onean dago. 1982an konpondu zitzaion teilatua.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.