Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Gernikako San Juan parrokia-elizaren gaineko idatzizko aipamen gutxi daude, bibliografia garaikidearenean ere gutxi aztertu izan delako, beharbada, Andra Maria elizarekin elkartuta, bertan mota guztietako ekitaldiak egin ziren, mezak, hiletak eta gainerakoak; baina, hala ere, sakramentu-liburuak Andra Mari elizako agirietara eramaten zirenez, dokumentuak 1937ko bonbardaketaren erre eta hondatu egin ziren. Eliza honek zorte txarragoa eduki zuen, ez zuten berriro eraiki-eta.

1463an hasi ziren eraikitzen, Artekale eta Barrenkale kaleetako herritarren ekimenez, oinaztarren eta ganboatarren artean haserrerik egon ez dadin. Iturrizaren arabera, honelakoa zen: “ehun eta hamabi oineko luzera eta berrogei oineko zabalera zuen nabe bakarrak osotzen zuen; zenbait aldare, kapera ederrak, hirurogeita hanar sepultura ea hilobi bi, arkupea eta dorrea zituen, azken hori 1785ean eraikitakoa”. 1907an eliza zaharra bota zuten eta 1909an berriro eraikitzeko obrak hasi zituzten; obra horrek handik urtebetera inauguratu ziren, 1910eko zemendiaren 26an. Elizako obrak Luis Landechoren planoen arabera egin ziren, Goiria abadearen kontura -Ameriketatik zetorkien familiaren ondasunarekin-.

San Joan Bataiatzailea eliza
Ibarrako San Joan
Bataiatzailea eliza (Gernika
1937. Sustrai Erreak. lanetik
hartuta).

San Juan eliza toki ezinhobean zegoen, hirigune erdian batetik, eta San Juan plazaren ondoan bestetik. Plaza horretan gaztainondo handiak eta musika-kioskoa dituen parkea zegoen eta herritarrak sarritan joan dira bertara. Gurutzezko oinplanoa daukan eliza honek San Juan Bataiatzailearen irudi bat zuen bere aldare nagusian eta Ama Sorospenetakoaren irudi bat, alboetako aldare baten. Eliztar asko joaten ziren eliza honetara, andreak batez ere, eta arrosario luze-luzeak esaten zituzten. Antza denez, elizpean, atearen gainean, horma-hobi bat egon zen gurutze batekin eta inguruan hainbat inskripzio zituen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.