San Pedro baseliza Zubiateko auzoan kokatuta dago, kiwi-landareez inguratuta, San Pedro errekaren ondoan, eta Monasterio baserri-etxetik 100 m-ra.
12,15 x 7,90 metroko oin angeluzuzena dauka. Hormak mokatutako harlangaitzezkoak dira, harlanduzko kantoi-harriekin. Teilatua lau isurialdekoa da eta zertxa biren gainean dago. Ate dintelduna dauka eta mendebaldera begira dago. Ez du kanpandorrerik. Hegoaldera begira dagoen alderdian gezi-leiho eta leiho dinteldunak ditu. Eraikinaren barnean, zorua lur egosizko baldosekin eginda dago. Sarrera atari txiki batek estaltzen du.
San Pedroren irudia gordetzen du.
Artapen-egoera ona da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.