San Martineko eliza Morgako udalerriaren parrokia-gunea da. Meakaur auzoaren erdigunean, Urkulu eta Eskerika errekek bat egiten duten haran txiki batean, kokatuta dago.
Bizkaiko tenplu errenazentisten ezaugarri orokorrekin bat datorren eraikina da, batez ere bere traza-eraren zuzentasunean eta proportzionaltasunean. Izan ere, arkitektura aldetik ez du berezitasunik erakusten.
Iturrizaren arabera, X. gizaldian erasitako eraikina litzateke, nahiz eta, gaur egungo eraikina beranduago, 1580an, berreraikitako eraikina den. Herri-kondairaren arabera eliza hau eraikitzeko behar ziren materialak auzo horretan zegoen antzinako dorretxetik lortu ziren, baina baieztapen horren aldeko frogarik ez dago.
Beraz, García Salazarraren arabera, Bizkaiko lehenengotariko jaun bat, Manso edo Nuño Lopez Jauna, hor bertan ehortzita dago. Kronista horrek deskribatzen duenez gertaera ugariko garai horretan bere semea Iñigo Ezkerrak bere aita Nuño Lopez hil zuen. XVIII. mendearen amaieran, Morgako abade onuragarria zen Juan Bautista Bolibarrek Tomas Lopezi, berau prestatzen ari zen hiztegi geografiko historikoan sartze aldera, ondoko deskribapena bidali zion: “Según tradición la iglesia de San Martín fue Hermita en tiempo tercero Señor de Bizkaia Don Iñigo Esquerra que tuvo su palacio en el paraje llamado hoy Michintu a cien pasos de distancia desde esta Iglesia... Cierto es tambien que hasta el año 1781 se mantuvo un pozo de mucha magnitud, donde siempre se halló agua abundante, sin secarse jamas con los calores del verano, que caia tras dicho Palacio a quatro estados de éste y servia para el uso de la casa, e yo queriendo aprovecharme de dicho terreno en beneficio de la fabrica para quebrantarle y reducir a tierra de pan sembrar llené con los operarios todo el pozo de piedras y en el quebrante hallé cimientos de piedra del Palacio, mas en el dicho año queriendo dar mas ensanche a la iglesia y hacerla un Crucero empece con los oficiales canteros a derribar parte del Altarmayor, y al abrir los cimientos de la sacristia vieja, encontramos mui ondo un sepulcro de piedra arenisca muy fina muy bien labrada con sus encajes y goznes, y en él una calavera de un hombre de mucha magnitud y los zancarrones largos a .los demas guezos correspondientes a una persona y sacamos o inferimos que eran del Segundo señor de Bizkaia don Munio o Nuño, a quien mato su hijo Iñigo Esquerra en la referida pelea...”.
Aipaturiko elizaren inguruko lehen aipamen erabat historikoak nahiko berandukoak dira eta errege-eliza izaerarekin lotuta daude. Koroak Bizkaiko Jaurerrian, 1416 urterako zituen monastegi eta ofizioen artean bilduta ageri da. Meakaur patronatuak urtero kobratzen zituen errentak 13.000 marabedikoak ziren eta Martin Sanchez Anuncibayk biltzen zituen. Halere, aipamen hauek alde batera utzita, bere parrokiak zein fabrikak eskaintzen dituen datu historikoak oso eskasak dira, bere artxibategi historikoko agiri-kantitatea urria baita.
Kanpoaldetik, Meakaurreko San Martineko eliza parrokiala tenplu-mota honetako egitura arkitektoniko gehienetan bezala hiru elementu klasikotan bananduta dago: elizaren gorputza, dorre-kanpandorrea eta eraikin osoan zehar doan arkupea, eraikin osoari osotasuna ematen diona.
Elizaren gorputza, oso kalitate oneko harlanduz eraikita dago. Espazioa kanpoaldera bloke bakarrean banatuta dago, burualdean izan ezik. Berton, nabea, altueran, presbiterioan eta sakristian estutu egiten da.
Paramentuak, oso fabrika onekoak, eraikin osoa errekorritzen duen kanpoaldeko teilatu txikiaren gainetik agertzen diren baoekin zulatuta daude. Epistolaren aldean kokatzen dira. Turuta-itxura apur bat badute, erdi-puntuko arkuarekin nabean zehar eta dinteldunak burualdearen espazioetan. Beherengo aldean gezi-leiho txikiak daude. Aipaturiko hormek erakusten duten apaindura bakarrak bi dira. Bata, hormak eurak apur bat beheratuta egotea da, horrela, perimetro osoan zehar ekidin izan daitekeen osotasun-sentsazioa arindu egiten du. Bestea, sarrera nagusian dagoena. Antzinako sarreraren gainean gainjarrita dago arku karpanel baten bitartez. Intradosean kasetoi angeluzuzenekin eta erronboidalekin apainduta dago. Hegaleko kaleekin inguratuta dago. Kaleotan zutabe korintiar manieristak daude, apur bat ildaskatsuak direnak. Gainean, plinto luzea eta hiru sekzioduna eusten dute. Plintoak, kerubinen buru txikiekin apainduta daude. Aipaturiko kaleak basamenduen gainean oinarrituta daude, albo bietara, aguamanil txikiak dituztenak. Hegaletako horma-hobietan, zutabeen artean, San Pedroren (Done Petri) eta San Pauloren (Done Paulo) irudiak daude. Ez daude oso ondo landuta eta XVII. mendeko barrokoan egindakoak izan daitezke.
Dorrea, atzealdean dago, aldarearen beste aldean. Egitura sendoa du eta bere izaera kubikoak indartzen du. Nabearen teilatuaren gainean kokatutako moldura leun batek bi gorputzetan banatzen du. Beheko gorputza erdi puntuko bi arku indartsuetan oinarrituta dago. Arku horiek hiru betebehar dituzte: dorrearen gorputza eustea esan dugunez, paramentu nagusiaren bultzadaren aurka lan egiten duten bular-hormak izatea, eta azkenez, taldearen atzealdean dauden arkuen azpitik jarraitzen duen ataripeko espazioaren jarraipena oztopatu gabe betebehar biak uztartzea. Goiko gorputzak aurrekoaren sendotasun bera du eta alde bakoitzeko dinteldun baoen bidez bakarrik irekitzen da. Kanpandorreko erdi puntuko arkuak bere gainean daude. Aipaturiko dorrearen teilatua lau aldeetan zehar doan inposta soilaren gainean kokatuta dago. Lau isurialdekoa da. Erpinetan boladun pinakulu piramidalak ditu. Erdialdean berriz, azken kanpaia hartzen duen argizulo lau angeluar txikia du.
Kanpoaldeko hirugarren elementua, ataripea, altuera baxuan, eraikinaren perimetro osoan zehar dago eta harrizko harlauza zati baten erakusten du. Isurialde bakarreko teilatu txikiarekin estalita dago. Teilatua, elizaren eta armazoi konposatuaren gainean oinarrituta dago. Armazoi hori, fatxada nagusian, egurrezko ostikoekin osatuta dago. Alde honetan, ostikoak goiko habexkekin jabalkoi-sistema landatar mihiztatuarekin –euretariko asko kurbatuak- lotzen dira. Iparraldeko eta ekialdeko fatxadetan, berriz, elementu eusgarriaren parte diren horma altuan kokatutako zutabe tronkopiramidal txikien gainean ezarrita dago teilatua. Horma hau sarbidea hartzen duen hegal nagusian zehar luzatzen da; barnealdean, altuera txikiagoa du eta jesarleku luzez osatuta dago. Era berean, bere ibilbide osoan zehar hiru atakek eteten dute. Euretariko batetik, harrizko eskalinata zabal batetik, kanposantura heltzen da. Kanpoaldetik, beraren neurriak nabarmenak dira eta lurraren berezko gorabeherak gainditzen ditu. Horma honek, apainketa-elementu bakar legez, bere atzealdean, dorrea eusten duten arku handietako horien baten ondoan eta horman bertan sartuta, zehazteko orduan zaila den hilarri antropomorfikoa dauka.
Arkupeko teilatua isurialde bakarrekoa da, nahiz eta atzealdetik bi lekutan hausten den uniformetasun hori. Bata, dorrearen altxaeran eta sarreraren inguruan. Bi kasu horietan bi isurialdekoa da eta teilatuaren garapenarekiko perpendikularra den ardatza du.
Barnealdean nabe bakarra du. Sabaia ertz-gangez osatuta dago. Arku toralek eusten dute eta arku horiek pilastra handien gainean oinarrituta daude. Aurrekoak egitura arkitektonikoaren ezaugarrietako bat osatzen du. Arku hauek atal desberdinetan banatzen dute gangaren ibilbidea, alboetara luneta sakonak zabaltzen direlarik; epistolaren hegalean berezko argia sartzen uzten duten tenplu osoko aipaturiko baoak kokatzen dira.
Ganga, 1853an eraiki zen. Urte horretan, Martin Luciano Etxebarri lan-maisu Bilbotarrak sabaiaren armazoiaren egoera txarra ikusirik aurrekoa eraikitzea ezinbestekoa zela zioen.
Hegaletako pilastrek eta luneten haustura-sakontasunak gainean erdi puntuko arkuak dituzten kapera txikiak sortzen dituzte hegaletan. Euretariko batzuk aldare txikiak erakusten dute.
Presbiterioaren espazioa nabearen gainontzekotik erdi-puntuko garaipen-arku handi batekin bananduta dago. Arkua, intrados aldean, erronbo-itxurako irudi geometrikoak ditu, ustez dobelak diren egituren berezitasuna nabarmentzen dutelarik. Geroago, arkuaren zabalera erdi-kanioi forman aldare osoan zehar hedatzen da. Hegaleko bi lunetek arku hau eteten dute. Espazioak, bere oinarrian, altxatuta egoteagatik eta marmolezko zirkuluerdiko eskalinata hirukotzagatik duintasuna lortzen du. Mahaiko ara garaikidearekin batera, Tourseko San Martin nagusitzen den erretaula nagusia du.
Tenplu osoa, barnealdetik, harlanduaren itxura ematen dion apaindura margotuta du eta protagonismo handiagoko zenbait lerrotan lore-itxurako beste apainketa txiki batzuk ditu. Azken hauek, ertzak nabarmentzen dituzte eta modu apur bat astunean eta era landatarrean espazio hutsak betetzen ageri dira. Honetan oinarrituta, iztukuaren azpian, eraikinaren kanpoaldeko bezalako harlanduak iztukuaren azpian ager daitezkeela pentsa genezake.
Aldare ostean, nabearen zabalera osoa koroak betetzen du. Dagozkion hegaletako arkuetatik abiatzen den arku eskartzarrak eusten du. Bertara sartzeko hego-mendebaldean kokatutako klaustro-eskaileratik egiten da.
Presbiterioaren hegaletan kokatutako sarbide dinteldunetatik sakristian sartzen da. Sakristia, aldarearen atzeko aldean dago eta kanpoko bolumenek erakusten dutenez berton gainontzekotik bereizten da. 1804an eraiki zen, nahiz eta, lehenago, 1779an, beste berri bat eraiki zen. 1804koa Gernikako herritarra zen Simon Esteban Enparan lan-maisuak egin zuen.
Barneko altzaritegia tenpluaren aurreko espazioa osatzen duten hiru erretauletara murrizten da: bata, erdialdean, presbiterioan, eta bi, hegaletakoak, garaipen-arkuaren alde bietara. Lehenengoa, errenazentista, Tourseko San Martin dago, kusku formako irudi baten azpian eta hiru kalez osatuta dago,. bi aldaretan eta atiko batean bananduta. Aipaturiko horien luzera osoan zehar santuaren biziaren gertaerak erliebeekin azalduta daude. Polikromatuak dira eta kalitate ertaineko lanketa dute. Alde batean, bere jaiotza eta bataioa. Tronuan jarritako erdiko irudiaren alde bietara kokatuta dauden aipaturiko irudiak erretaularen gorpuaren goiko aldea betetzen dute. Aipaturiko erliebeen alde bietara zutabe korintiar txikiak daude, azalera osoa ildaskaturik dituztenak, erdialdean entasi arinarekin. Beheko erdiko altueran, eta ezkerretik eskumara, beste hiru erliebeak daude: gotzain izendatzea, bere heriotza –altuera horretan erdialdean egotegatik, adierazitako gertaeraren neurri handiagoagatik, horma-hodiaren sakontasunagatik zein arkuaren intradosean kasetoiekin estalita egotegatik nabarmenduta ageri da- eta, soldadua zen garaian, eskale sinbolikoari kapa eman zionekoa. Behealdeko erliebe hauek ere hegaletan zutabe korintiarrekin inguratuta daude. Oso kapitel soilak dituzte. Ildaskak zeharkakoak dira. Gainean, frontoi erdizirkular jarraituak dituzte.
Bi altueren artean, eta era berean, bigarren eta atikoaren artean, loreekin apaindutako moldura lodiak daude eta horiek arinki gainjarriz erdiko espazioa edo kalea nabarmentzen da.
Azkenez, goiko mailan edo atikoan, neurri txikiagoko kalbarioa du gainean. Gurutziltzatu batez, Birjinaz eta San Joanez osatuta dago. Kalbarioa leku estrategikoan jarrita dago erdiko kalearen luzapen moduan eta argi-izpi baten azpian.
Albo bietako bi erretaulak bi altuera duten kale bakarrez osatuta daude. Bakoitzaren beheko maila aldarea dago. Espazioen banaketa oso antzekoa da bietan, nahiz eta bakoitzak bere berezitasunak dituen. Eskumakoan, bere lehenengo altuera Santiago Matamorok betetzen du. Goi-erliebean eginda dagoen irudi hau, zutabe salomondar bikoteak inguratzen du. Zutabeek lore-txorten apainketa klasikoa dute. Altuera horren gainean, salbuetsitako San Sebastianen irudiak betetzen du erretaula. Erdi puntuan egindako horma-hobian dago, gainean akantozko akrotera hostotsua duelarik. Ezkerrekoan, Karmengo Birjina haurrarekin dago. Horma-hobi sakonean dago eta korintiar erako zutabeek inguratzen dute. Apainketa berdina dute eta euren itxurak ez du fustearen egituran inolako eraginik. Altuera horren gainean, azken ukitua emanez, loreen apainketen bigarren maila bat dago.
Burualdearen sektorea betetzen duten hegaleko hiru erretaula hauekin batera, nabearen hegaletan, bere bigarren tartean, egituraren pilastra handiek adierazitako espazioen sakontasuna aprobetxatzen dituzten beste bi aldare daude. Erretaula neoklasikoak dira eta Jose Maria Kareagak, 1859 eta 1861 urteen artean, egindakoak dira. Diseinua Martin Luziano Etxebarrirena da eta urre-kolorea Jose Dapausak eman zien. Interes apur bat badute, barrokoaren ukitua dutelako. Biak Doloreetako Birjinari eta San Joan Ebanjelariari zuzenduta daude eta, era berean, San Antonio Abateren, San Joanen eta San Joseren irudiak dituzte.
Hegaleko hirugarren erretaula bat dago nabearen hirugarren tartean. Sortzez Garbiarena da. Izaera neogotikoetatik gertu dago eta XVIII. mendeko sagrario txikia berrerabilita dago.
Barneko apainketa-taldea hegaleko pulpituarekin osatzen da. Neoklasikoa da, nahiz eta aurreko beste baten elementuak, sarrerako burdinak eta kupula esaterako, berrerabiltzen dituen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.