San Marko baseliza Undagoitia auzoan kokaturik dago, ekialdetik mendebaldera begira.
Nabe bakarreko baseliza angeluzuzena (9 x 6,80 m) da. Teilatua isurialde bikoa da eta zinbria batek eusten du. Oso trakets eraikita daude hormak, zati batzuetan harlangaitzez, bestetan harlandu itxurako harriz eta ertzetan harlanduz. Ez dauka kanpai-hormarik; kanpaia baseliza barnean dago. Sarrera-ate bakarra dauka, oinetan; elizape txiki batek babesten duen ate adintelatua. Zoladura harlauzazkoa da.
Barnealdean San Markoren, Santa Marinaren eta San Martinen irudiak daude.
Artapen-egoera ona da.
1.766an irazi zuten. Dirudienez, San Marko XVII. gizalditik gutxienez gurtzen zen Ibarrurin, 1.666 urtean santuaren irudi adoratu egin zena dakigu eta.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.