Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Santa Gurutzea eta Santa Marina baseliza, herritarrentzat Kurtzio eta SantamaƱe moduan ezaguna dena, Bermeoko hiri-gunean dago, Hiribilduko harresietatik kanpo antzina, Artza eta Bermeoko Portu Nagusitik gertu. Baseliza honen aldamenean, mendebaldean, garai batean, 1345.urtean dokumentatutako San Lazaro deitutako ospitalea zegoen.

Gaur egungo baselizak XX. gizaldi hasieran landutako estilo neogotiko harri fabrika aurkeztu du. Ondoko ezaugarriak ditu: oin-plano errektangeluarra (22,39 x 9,94 m) du. Zuritutako harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Bi isurialdeko teilatua du. Bao bakarreko kanpai-horma kanpaiarekin eta dorreen itxura duten bi horma txikiz inguratuta du. Iparraldean puntadun arkua dago. Hegoaldean arinki zorroztutako arkuan itxi egiten den atea aurkezten du. Iparraldean eta hegoaldean puntadun arkuan egindako leiho bi ditu. Sortaldean leiho itxi gotiko bi ditu. Zorua eta korua egurrezkoak dira.

Gaur egun ez dago. Baina Gurutzi Arregik ondokoak aipatzen zituen: Kristo Santua, San Joan, Doloreetako Ama, Santa Luzia, San Blas, San Antonio, Karmengo Birjina, Mariaren Bihotza, Paduako San Antonio eta San Anton Abate. Era berean, autore berak margo-lan bat aipatzen du: Jesukristo Gure Jaunaren Aurpegi Santua eta Bihotz Sakratuko Ama, helburu zail eta esperantza bakoen abokatua.

Kurtzio
Kurtzio.

1983ko abuztuaren uholdeen ostean oso kaltetuta geratu zenez 1984. urtearen hasieran berria egitea erabaki zen. Behin lokatza kenduta eta zoruko tarima altxatuta, ikertzaile-talde batek XV.etik XVI.era arteko ehorzketak aurkitu zituzten. Lehenago eraikitako eraikin baten hormak aurkitu dira. Era berean, material metalikoak, txanponak eta zeramika ere agertu dira.

Ybarra Bergek gotikotzat katalogatu duen XIV. gizaldiko Gurutzea dauka. Ikertzaile horren arabera, Bizkaiko elementurik garrantzitsuenetakoa da.

San Pedro Kofradia kideak bertan batzen ziren: Meza ematen zen Kofradiako kargudunak hautatu baino lehen. 6 konpromisario aukeratzen ziren, kofradiako 2 laguntzaile izendatzeko.

1353ko Kofradiaren arautegian aipatzen denez Kofradiako bilera azaroaren 11n, San Martin egunean, ospatu behar zen.

Beranduago, XV. mendean hain zuzen ere, oin-planta berriko eta neurri handiagoko baseliza bat eraiki zen, gotikoa barneratuz.

1706an hondamendi egoeran zegoen baseliza nahiz eta gurtza ospatzeko irekita jarraitu, egoera berbera erakusten zuen 1722an, On Pedro Lope Lepe gotzainaren bisitaldi urtean; horrek Hiribilduko zenbait baseliza konpontzea gomendatu zuen, Kurtziokoa besteak beste. 17857an berriro aipatzen da Kurtzioko baseliza hau, hondatutzat eta 250 pertsona sartzeko edukiera zuelakoan deskribatzen zela.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.