San Kristobal baseliza, gaur egun, San Pedro Apostolu moduan ezaguna da. Zarrabenta auzoan, mendi-hegalean, Goikoetxe baserri-etxearen ondoan kokatuta dago.
Oinplano angelu zuzena sakona (11,80 x 7,40 m) du. Lau isurialdeko teilatua du; luzatu egiten da elizpea osatuz. Egurrezko oinetan sostengatzen da, petril baten gainean. Horren azpian, sarrera dago. Erdi puntuko arku errenazentista du. Dobela nabarmenak eta izkinak harlanduzkoak dira. Osterantzeko atalak harlangaitzezkoak dira. Eskumako horman bao txikia dago, ateburua duena. Zementuzko kanpai-horma txikia du bao batean, elizpearen gainean.
San Kristobalen, San Pedroren eta San Pauloren irudiak ditu.
Artapen-egoera onean da.
1736an aipatuta ageri da. 1793-95 urteen artean Frantzisko Oruetaren harginaren taldeak berreraiki zuen. 1878an eraberritu zuen Ignazio Arejitak.
Marmizko (Mendata) eta Gernika-Lumo arteko gurutzean izen hor izuen baseliza egon zela gogoratzen dute auzotarrek. Eremu honetako leku batek San Pedrogana izena du.
Herri-tradizioaren arabera San Pedroren eta San Juanen irudiak, bere garaian, San Kristobal baselizara eraman ziren.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.