Jesus Gurutziltzatuaren baseliza, herritarrentzat Kurtzifisidxoa, Meakaur auzoan, parrokiaren eta udaletxearen aurrean, kokatuta dago.
Bere formaren ezaugarrietan oinarrituta kapera-guruztokia dela argi dago. Parrokiaren gunetik oso gertu egoteak, kalbarioaren eszenaren izena eramatea eta, batez ere, bere ezaugarri morfologikoak arestian aipaturiko tenplu-motaren izaera zehazten dute.
Meakaureko guruztokia angeluzuzeneko eraikin txikia da (15,30 x 6,10 m). Erdi-puntuko arku handia du eta barnealde osoa ikusten uzten duen egur-hesia du. Egurrezko balaustradaren aurrean, margotutako gurutze batek estalita, arkupe txikia dago. Lau isurialdeko teilatuak estaltzen du tenplu osoa. Bere perimetroan, fatxada nagusiko arkuarekin batera, horma txikia du. Bere ertzetan oso ondo landutako harlanduzko altuera oneko zutabeak daude teilatuaren ertzak eusten. Kanpoko tarte horretara sartzeko horma txikian egindako irekigunea gurutzatu behar da. Irekigune horretara sei mailatako eskaileratik heltzen da.
Aipaturiko arkua kokatzen den parametro nagusia duela gutxi zurituta dago. Bertatik, altuera erdiraino, harlanduzko desordenatutako ilarak ateratzen dira. Goi-aldean, itxitako espazioaren ertzak erakusten dituzten pieza berdinak eta arkuaren dobelak ikusten dira.
Eraikinaren gainontzekoa enfoskatutako harlangaitzean eginda dago. Lurraren desnibelagatik, hegaletako parametroak burualderantz altueran txikituz doaz. Hegaletako parametroetan bao dinteldunak daude. Bi, ekialdeko horman, eta, ezaugarri bereko beste bat, aurkakoan.
Barnealdeko espazioa harmaila hirukoitzak bere azalean mugatzen du. Burualdearen mailara heldu ahala altueran irabazten doa. Den-dena zementuzkoa da. Ez dago apaindurarik, bi hilarri izan ezik hegaletako bi hormetan txertatuta. Hareharrian egindako arranoaren eta lehoiaren irudiak dira.
Burualdean, mahai-itxurako aldare txikia dago. Bertan, kaperari izena ematen dion kristoa dago. Ez dago beste altzaririk.
Ez du irudirik. Baselizan zegoen Kristo Santua parrokiaren sakristian dago.
Orain gutxi, eraberritu da.
Parrokia izatearekin batera hiletekin ere lotuta egon da; izan ere, hemendik oso gertu herriko hilerria dago eta XIX. mendean zehar parrokiaren lurretan lurperatzeko ohitura galdu zenetik aurrekoetan egiten da.
Iturrizaren ustez kapera guruztoki hau 1585ean eraikitakoa izan daiteke. Beranduago, 1766an, eraberritu egin zen. Orduan, bi irudi zoomorfoak zuten bi piezak eta beste bat “Ave Maria gratia plena, y Memento” inskripzioduna aurkitu ziren. Gaur egun, Azken hau, gaur egun, desagertuta dago.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.