Santa Katalina baseliza Akorda auzoan, Ereñotik Nabarnizerako errepidearen alboan, kokatuta dago.
Neurri txikiko eraikin honek oin-plano errektangeluarra (10,15 x 7,70 m) du. Harlanduzko hormak eta harlangaitzezko ertzak ditu. Hiru isurialdeko teilatua bi zinbrien gainean dauka. Bere egitura osoa egurrezkoa da eta goian burdinazko gurutzea du.
Sarrerako atea errektangeluarra eta oso estua da. Hego-mendebaldera orientatuta dago, haizeetatik babestuta. Bere gainetik bao bat agertzen da eta bertan kanpaia dago. Beraz, kanpaia, eraikinaren baitan dago. Argia, alboko horma bateko bi gezi-leihoetatik sartzen da.
Zorua harlauza gorri errektangeluarrez osatuta dago eta ez egurrez. Teilatua bere aldetik egurrezko lau pilastra hegalekoen -alde bakoitzean bi- gainean oinarritzen da. Teilatuaren azken tartea harrizkoa da.
Absidean aldare-funtzioa duen mahaia kokatzen da. Behekoena, berdean eta marfil-kolorean margotutako zeharkako egurrekin itxita dago eta berezko egoeran dagoen egurrez inguratuta dago; mahaiaren gainean egurrezko “erretaula txikia” dago. Zeharkako egurrez osatuta dago. Bere erdian, irtengune baten gainean, Santa Katalina, Santa Luzia eta Santa Barbara birjinen irudiak daude. Altzariekin amaitzeko egurrezko jesarlekuen lau ilara aipatu behar dira.
Baselizaren artapen-egoera ona da.
limosnen berri ematen dituzten testamentuak dira. Bestea, San Migeleko parrokiako Fabrika-Liburuan adierazten den 1793ko bisita-autoa da. Bisitatzailearen arabera Santa Katalinako baseliza oso egoera penagarrian dago; gurutzea apurtuta dago eta, era berean, aldarea estaltzeko ganga txikia falta da, erorita izateagatik alegia, ondorioz “éste se hallaba lleno de tierra y polvo”; seguerenez konpondu zen, 1847ko autoan esaten denez San Migel, San Martin eta Santa Katalina baselizak egoera onean daude, halere “en esta última apenas se conoce la imagen de la titular” eta horregatik bere zaintzearen ardura duten pertsonek bertako santaren irudia berriz margotzea agindu arte meza ospatzea debekatu egiten da.
Agirietan Santa Katalina aipatzen den arren, baselizak hiru birjinen izenak ditu: aipaturikoa, Santa Luziarena eta Santa Barbararena; bakoitzaren egunetan (azaroaren 25ean, abenduaren 13an eta hilabete horren 14an) erromeriak ospatzen dira.
Baseliza honek, aurreko mendeetan, Akordako herritarrek ekimen erlijiosoak ospatzen zuten lekuarekin batera eskritura notarial ugari egindako lekua ere bada.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.