Gautegiz Arteagako Zendokiz auzoan kokaturiko baseliza, 181 m-ko altueran baina interes txikikoa. Ohikoa da, laukizuzen oinplanoduna, (7,35 x 4,50 m), zuriz luzitutako harri-hormazko hormak ditu eta harlanduzko ertzak. Ateburu itxurako sarbidea dauka ipar-ekialdean, teilatua isurialde bikoa da eta sarbidearen gainaldean, harrizko baodun kanpai-horma dauka. Atearen gainean ondoko inskripzioa dago: 1.879an EGINA / 2.001an BARRIZTUA. Fatxada nagusian ateburu itxurako leihoa dago harlanduz egina, hegoaldeko fatxadan agertzen denaren antzekoa. Zorua, berriz, zeramikazko harlauzazkoa da.
Karmen Ama Birjinaren, Ume Jesusen Aurkezpena elizan eta Familia Santuaren irudiak ditu.
Baseliza honetan itsaso-exbotoa dago.
Bere artapen-egoera ona da, 2001 urtean eraberritu baitzen.
Baseliza hau 1879an eraiki zuen Jose Ignacio Merika-Etxebarria (1807-1893) frantziskotarraren ekinbideari esker; Merika-Etxebarria Jn. Zendokiz auzokoa zen eta adinagatik edo gaixorik zegoelako parroki-elizara joateko modurik ez zuen pertsonei sakramentuak hurbiltzeko aukera eman nahi zien. Jose Ignacio Merika-Etxebarria 1893an hil zen hurbileko Foruko komentuan bere asmoak beteta, izan ere, Gasteizko gotzainak 1879ko abuztuaren 26an eman zuen obretarako baimena.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.