Izaro uhartean altxatutako Andra Mariko antzinako komentu honek, eta Magdalenako baselizak, aurriak besterik ez dituzte mantentzen. Kalagarriko gotzaina zen Diego López Zúñiga jaunak eraiki zuen komentu hau 1422an, Bermeoko Hiribilduak uhartea dohatu ostean. Era berean, badakigu Isabel Erregina Katolikoak 1483ko irailaren 18an komentura burututako bisitaldian bitxi-dohaintza egin zuela; bitxiok komenturako sarrera errazteko harmailari eraikuntzan erabili ziren. Harmailaritik gaur egun bi besterik gordetzen ez diren 254 maila zituen. Era berean, 16.434 maraiko dohatu zituzten fraideen jantziak egiteko.
Eguraldi txarren eraginpean jartzeaz gainera, itsasontzi etsaien erasoen arriskupean lagatzen zituzten fraideak isolatutako lekuak. Komentu jazoeren testigantza modura, honako kontakizuna jaso dugu:
“(...) el año de mil quinientos y noventa y seis a primero de Septiembre, siendo presidente de dho convento de Yzaro el Padre Fray Juan de Zabala llegaron catorce Navíos de erexes de la Rochela sobre Bermeo y saltando algunos soldados de ellos en la dha Isla de Yzaro quemaron el Conbento, dormitorio, Ordenación, Refitorio, Cocina y Bodega (...)”.
Hau dela eta, hondamendi egoeran zegoen komentua. Konponketei aurre egiteko asmotan, fraideek errege Felipe II.ari erregutu zioten. Isolatze-egoera 1714an konpondu zen Francisca Gonzalez Palacio eta Angela Estalaio ama-alaba forutarrak Bolialdea goikoa etxea eta onibarre bi dohaintzan eman zizkietenean, Izaro Komentuko lekaideak bertara lekualdatu zitezen. 1719an burutu zen leku- aldaketa eta uharteko komentua eta bertan behera geratu zen.
Gaur egun berreraikion aztarnak ikus daitezke. Anton Erkorekaren ustetan, erdialdean putzua duen patio baten inguruko bi egitura ezberdin izan daitezke:
“Hoy en día se identifica claramente donde estuvo ubicada la “iglesia nueva” y al norte de la misma no se distingue más que un mar de cascotes. Si desescombráramos esa zona del recinto aparecería, posiblemente, el pavimento de la primitiva iglesia bajo el cual están enterrados los cuerpos santos”.
Aitatutako Anton Erkorekak komentu-multzoaren gutxi gora beherako berregituraketa burutu du fabrika-horma aztarnak oinarritzat hartuta. Bere iritziz, multzoak 1500 m2 zituen guztira. Zuen eliza ederrak, sartaldera begiratzean zuen eliza-bularra aurkezten zuen, orokorrean elizek erakusten duten joeraren aurka. Multzoari dagokionean, eliza honen ezkerraldean lekutzen zen, komentuko sarrera sartaldean. Iparralderantz, elizaren aurrean patio bat igartzen zen, harriz landutako putzua erakutsiz, honen inguruan fraideen egoitzak zeuden. Sortaldean gela handi bat dago, urrunago beste horma batzuk agertzen direla. Sartaldean, elizaren atzealdean, A. Erkorekak sukalde eta zerbitzu gelekin parekatzen dituen sortaldeko hormatalean zutitzen zen kanpai-hormaren aztarnak gordetzen dira oraindino, hormatal honek Bermeorantz begiratzen duen leiho bat eta eliza-sarrerako ate dobelak zabaltzen dira. Isabel Katolikoak agindutako eskaileran gordetzen diren bakarrak lehen mailei zegokien, ondo landutako harlanduzkoak. Bestetik, harmailaritik komentu ateraino zihoan bidariko aztarnak gordetzen dira.
Altzari ondareari dagokionez, zenbait koadro eta irudi besterik ez zaizkigu geratzen gaur egun, batzuk kontserbazio-egoera tamalgarrian eta sakabanatu gehienak. Batzuek erakusten duten kalitate-mailak argi adierazten dute Izaroko komentuak zuen ondare oparotasuna. Ondareon gehiengoa dohaintzen bidez zetorren, “La Virgen y el Niño” Quentin Messys o Meytis egilearen lana aipagarriena litzateke. Isabel de Valois, Felipe II.aren emazteak dohain eman zuen margoa; Izarotik Forurainoko lekualdatzea burutzerakoan fraideek eurekin eraman zuten. 1812an fratsesek bilduta zegoen Parisera eramateko, baina salbu geratu zen. Bizkaiko Monumentu Historiko-Artistikoaren Batzordeak bereganatu zuen desamortizazio-garaian. 1931n, “El Pueblo Vasco” egunkariak adierazi zuen Antonio Plasenciak berriztatu eta Bilboko Miserikorde Etxea Santuan zegoela ikusgai. Anton Erkorekaren esanetan, koadroa hantxe dago oraindino eta oraintsu zaharberritu dute. Bere deskribapenaren arabera, 73,5 cm-ko altuera eta 41 cm-ko oholtza gainean margotu zen. Kolore indartsuak erabiliz margotu zen. Egilea, Quentin Massys, Matsys, Metsys edo Messys margolari flandiarra 1465 eta 1530 artean bizi izan zen. Aurkitu ez den Maria Magdalena deritzon koadroa dugu bestetik. Santa Magdalena baselizaren jabegoen artean zegoen koadro hau Bilboko Pintura Museoan zegoen 1844an.
Irudien artean honako hauek zeuden; gaur egun Elantxobeko Ama Birjinaren irudiaren prozesio-gurutze bat, XVIII. gizaldiko brontzezko Kristoa eta zenbait santuren irudiak:
+ Elantxobeko Bariko San Nikolas elizan frantziskotarren antzinako abituak dituzten bi irudi daude: Paduako San Antonio eta San Diego. A. Erkorekak XVIII. gizaldian datatzen ditu, harrapaketaren ostean. Eliza berberean irudi txiki bi daude: San Antonio eta San José, 50 zentimetro altu eta 38 cm zabal diren sei herri-ohol. San Frantziskoren bizitza eta mirariak irudikatzen dira haietan, lan herrikoia dugu, XVIII eta XVIII. gizaldietan Gaztelako eta Andaluziako ex botoen antzekoa.
+ Frantziskotarren Foruko komentuan hiru irudi gordetzen dira: San Frantzisko eta Santo Domingoren arteko besarkada, San Paskual Baylon eta beste santu frantziskotar bat.
+ Almiken: elizan erakusten diren Frantziskotarren zenbait irudi, eta Gaztelugatxeko San Joanen zeuden erretaulak.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.