Mendi-mazelan behera, erlijio-gunetik bereizirik, garai batean Errigoiti hiribildua izandakoa dago. Don Juan Infanteak, Bizkaiko Jauna zenak, sortu zuen 1376an. Bertokoek eskatu zuten hiribildua sortzea, Erdi Aroko bando-gerretan borrokatzen zuten nobleen gehiegikerietatik babesteko.
Aitzina sortu zen Elexalde. Berton eliza egon zela aipatzen duen lehen agiria XI. mendekoa da. 1366an, Gernikako sorrera-pribilegioan ere jasotzen da Elexalderen sorrera.
Ohikoa da Bizkaian hiribilduko eliza harresiz kanpo kokatuta egotea. Errigoitiko kasuan oso urrun dago, hain urrun non erlijio-multzo txikia osatzen baitu: eliza, baseliza, hilerria eta apaizaren etxea. Multzo hori hiribilduko zibilaren hautazko bide da. Gainera, haritz eta arte bakartien misterio airea dago. Leku hori aitzinako kondairaz beteta dago.
Eraikina
Hori ulertzeko beharrezkoa da azaltzea, lehenik, harresietako batzuek eta, jakina, portadak ez dutela garaiari begira zerikusirik barrualdea eraikitzearekin. Izan ere, barrualdea XIX. mendeko berrikuntzaren ondorio da eta harresi zaharrak eta portada XVI.ekoak dira.
XIX. mendean, eraikina oso hondatuta zegoenez, Martín de Echabururen esku utzi zen eraikina berreraikitzea.
Aparejua mortairuaz oso bilduta, paramentuek bururik gabeko gune angeluzuzena zehazturik dute, zabaleraren bikoitza den luzera duena, goiera berdineko hiru nabetan eta bost tartetan antolatuta dagoena. Lau zutabe eta bi ilara daude gangari eusteko. Zutabeak mota klasikokoak dira, toskanarrak, harresietako ordena bereko pilastrei dagozkienak. Beraien gainean erdi-puntuko arku formero eta perpiañoak daude, trenkada-multzoko ganga trenkatua sortzen dutenak. Eraikina berritzeko lanok areto-eliza itxura eman zioten eliza
Eliza iparraldera begira itsua da, Sortaldera eta Sartaldera begira ez baina. Elizaren ekialdean eta mendebaldean burudun leihoak daude, tarte bakoitzean bat. Eskuinalde horretan portada dago, halaber, hirugarren tartean erdiratuta. Portada hori arkitektura errenazentistaren elementu ederra da: fuste beheratutako pilastra joniarren artean sartutako erdi-puntua. Atiko-maila tinpanoan ispilua duen eta frontoi triangeluarrean errematatzen den pilastra arteko leihoburudun etxea da. Taila-osagarri gisa, bi solairuen arteko malkarra eztitzen duten eseak aipatu behar dira, izkinetako lorontziak eta arkuko enjutetako San Pedro eta San Pabloren bi dominak. Gainera, erdian Jasokundearen harrizko erliebea dago, gainerakoaren estilo berekoa.
Dorrea oinetarantz deserdiratuta dago, gainjarritako hiru kuboz osatua. Gorenekoa kanpaientzakoa da. Behekoak atarira pasatzeko zortasuna du. Berau burua izan ezik zirkuitu osoa ukitzen duen zurtoin gaineko teilapeko aukera da.
Aurrealde hori interesgarria da. Izan ere, bi solairu ditu. Goikora igotzeko kanpoko eskailera dago. Goiko solairua bihitegia eta eskola izan da. Behe solairua, aldiz, Gorputz Santuaren kaperaren eta sakristiaren artean dibertsifikaturik dago.
Idibaltzagak eliza kolumnarioaz duen itxura XIX. mendeko fikzioa da, hallenkirche errenazentisten berrinterpretazio neoklasikoa; txikipena deitzen zaio egoera horri agirietan. Errenazentistak dira portada eta harresietatik batzuk, zutoin gaineko teilapeko aurreko elizarentzakoak izan zirenak, 1816an Martin Etxaburu trazatzaileak eta Antonio Etxaniz kontratariak hura sistema kolumnariora murriztu zuten: zutoinen ordez zutabe klasikoak eta teilapearen ordez igeltserotzako obra jarri zituzten. Bestaldetik, dorrea XVII. mendekoa da, Joan Otxoa Uria eta Domingo Erezumaren lana.
Altzariak
Deskribaturiko barrualdeko jarduketak ukitu zuen erretaula nagusia ere. Beronen mazoneria baztertu eta moda neoklasikoko beste bat egin zen. Horretarako agindua eman zioten Antonio Etxanizi berari. Erliebeak, ordea, berriro aprobetxatzen dira; aurrealdetik banatzen diren beste batzuk bezala, Antonio Alloitiz Foruko eskultoreak tailatuak zituen 1649 eta 1653 bitartean.
Beste lau erretaula ere interesgarri dira: Andres Uribek 1747an egindako San Blas eta San Antonioarenak, Pedro Lastrak 1760an egindako San Joan Bataiatzailearena eta 1759an egindako Kristo Santuarena (Dolorosa).
Gorputz Santuaren Kapera delakoan deigarri gertatzen dira kutxa batean gordetzen den gizon baten gorpu momifikatua –aitzina eskualdean arras beneratua zen. Herritarrek “Gorputz Santue” izena eman zioten-, eta XVII. mendean taulan landu zen erliebea, hain zuzen “Idibaltzagako elezaharra” irudiz azaltzen duena (Ama Birjinak Haurtxoa magalean du, eta eskuineko eskuaz idiei enborrak Idibaltzagako mendixkara eramateko agintzen die, eliza Hiribilduaren barruan eraiki beharrean –herritarrek nahi zuten bezala-, bertantxe eraikitzeko).
Amaitzeko, aipatu lau panel polikromatu gertatzen direla deigarri: aldare nagusiaren albo banatan daude panelok, eta Antonio de Alloitizek 1653an egin zuen erretaulakoak dira. Panelotan hauek irudikatzen dira: Deikundea, Ama Birjinaren Ikustaldia, Egiptorako Ihesaldia eta Jesus Haurtxoa Doktoreen artean.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.