Terlegiz auzoan, gaur egun toxikomanoen desintoxikazio-zentro moduan erabiltzen den antzinako bainuetxearen ondoan.
Laukizuzen oinplanoduna (9 m x 6,10 m.), zuriz luzitutako harri-hormazko hormak ditu eta harlanduzko ertzak; estalkia, berriz, lau isurialdekoa. Eraikinerako sarrera ateburu itxurakoa da eta hego-ekialdean dago; leku horretan, sarbidearen albo bietan ateburu itxurako leiho bi eraiki ziren eta gainaldean, berriz, leiho zirkularra. Harrizko gurutzean errematatutako kanpai-horma zuen.
Gaur egun ez dauka inolako apaindurarik erlijio-izaera guztia galduta duelako eta arotzeriazko gela moduan erabiltzen da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.