Guzmango Domingo Santua, Oka-Zugaztieta auzoan, Etxebarri baserri-etxearen ondoan, kokatuta dago. .
Oinplano angeluzuzena du (8,10 x 5,60 m) eta mendebaldetik ekialdera begira eraikia da. Zuritutako harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Isurialde biko bizkar-zoruaz estalirik dagoen nabe bakarra dauka; sarrera bakarra oinetan dago, aurrealde guztia hartuz, eta zurezko burdinsarea daukan ate adintelatua da..
Santo Domingo Guzmanen eta Sortzez Garbiaren (neurri txikikoa) irudiak. .
Gaur egun erorita dago..
Ez da agertzen Iturrizak eta Delmasek egiten duten deskripzioetan; ondorioz oso antzina eraikia ez dela pentsa genezake.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.