San Martin baseliza Santa Eufemia moduan ere ezaguna da. San Pedro auzoan, Amilla izena hartzen duen hegal baten.
Oin-plano errektangeluarra (11,70 x 8,25 m) du. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Lau isurialdeko teilatua haga biren gainean. Ez du kanpai-homarik ez eta kanpairik ere eta ermitara puntu erdiko arkua eta harlanduzko gezi-leihoa duen atetik sartzen da. Zoladura egositako lurrez egindako harlauzazkoa da. Arkupea du oinetan egurrezko lau zutaberen gainean. Zutabeok harroinen gainean oinarrituta daude.
Baselizaren barnealdean egurrean eraikitako aldarea dago. Aldamenean harrizko beste bat dago. Aldare nagusian bi eskultura zoragarri zeuden. Lehena, San Martinen irudia (gaur egun Asisko San Frantziskoko elizan dago), alabastrozko harrian landutakoa eta geroagoa koloreztatutakoa. Bigarrena, Santa Eufemiaren egurrezko taila bat (ez dakigu gaur egun non dagoen). Aldare berean San Antonioren margo-lana dago (ez dakigu gaur egun non dagoen).
Artapen-egoera onean dago, 2009an eraberritu zen eta.
Baseliza hau noiz eraiki zen ez dago argi, baina badirudi inguruko baserriekin lotuta egon dela beti. Amilla eta Geuria baserri-etxeak 1641eko fogerazioan aipatzen dira. Hori dela eta, garai hartan Amillaga auzoan auzotarrek meza ospatzen zuten baseliza bazegoela pentsa genezake.
Lumoko San Pedro Apostoluaren Fabrika-Liburuan ondokoa irakur daiteke:
"Domingo de Iturraran, por parte de la Iglesia de Santa María de Guernica y D. Hermenegildo Homaechevarria, por parte de la de San Pedro de Lumo, reunidos con Manuel Urionaberrenechea, Juan Bautista Madariaga, Leon de Bilbao y Augusto de Ordorica, todos ellos vecinos de Luno, para tratar de poner un canon anual de 18 pesetas a los que se aprovechan del monte "pequeño y exiguov perteneciente a la ermita de Amillaga acordaron que el referido monte se dedicara en usufructo a a las casas más inmediatas a la ermita llamadas de Amillaga y Geuriaga y pagar el canon de la siguiente manera: la casa de Amillaga, por ser de dos casas pagará 12 pesetas y la de Geuria, las 6 restantes."
Herritarrek ondoko kondaira kontatzen dute:
"Antes, el caserío Amille estuvo situado en el lugar que ocupa hoy la ermita de San Martin y un incendio lo quemó entero. Tras el incendio, entre los escombros, empezaron a aparecer brujas. Entonces los dueños del caserío decidieron construir el nuevo edificio un poco más abajo, en donde está actualmente, y en el que aparecieron las brujas decidieron construir la ermita de San Martin. Al parecer, el nuevo plan funcionó, ya que el ambiente del barrio mejoró y desde entonces no han vuelto a aparecer brujas."
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.