Santa Eufemiako baseliza Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzgo Gola auzoan kokatuta dago, Gola baserritik oso gertu. Bere ondotik PR BI-171 pasatzen da.
Angelu zuzeneko oinplano txikia (8,60 x 6,40 m) dauka. Harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak ditu. Bi isurialdeko teilatua, zinbria baten gainean. Puntadun arkua ipar-ekialdean. Hego-mendebaldeko, hego-ekialdeko eta ipar-ekialdeko hormetan gezi-leiho bana du. Zeramikazko harlauzadun zorua du. Oinetan arkupea du. Bertan, harrizko aldarea dago, aurreko hormari itsatsita.
Santa Eufemia eta Ama Birjinaren irudiak gordetzen ditu.
Oso artapen-egoera onean dago, 2008ko irailean eraberritu baitzen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.