Elurretako Amaren baseliza Oka ibarrean kokaturik dago, ibaiaren ertzean eta izen bereko dorretxetik 200 m-ra.
Oin errektangeluarra dauka (14,37 x 6,40 m). Alboetako hormak eta eliza-burua harlangaitzez eginak dira, eta ertzak eta aurrealde nagusia, berriz, harlanduzkoak. Bizkar-zorua isurialde bikoa da. Sarrera bakarra dauka, aurrealde nagusian; gainean marko zorrozdun leihoa daukan ate adintelatua da. Honez gain, badaude beste huts-gune bi ipar-mendebaldean eta hego-ekialdean, baina ez dira adintelatuak. Aurrealde nagusiaren gainean huts-gune batetan kanpai bakarra daukan kanpai-horma dago, tontorrean burdinazko gurutzea eta piramide antzeko akrotera bi dauzkana. Zoladura harlauzkoa da nabean eta zurezkoa aldare aurrean. Fatxada nagusian ondoko inskripzioa dago: OCA / AGOSTO AÑO 1889 / NUESTRA SEÑORA / DE LAS / NIEVES.
Barnealdean ondoko irudiak daude: Elurretako Amaren, Santa Teresa, Jesus Haurraren Santa Teresita eta Bihotz Sakratua.
Artapen-egoera onean dago.
Iturrizak dioenez, 1.496 urtean erasi zuten Oka eta Askoetako Saenzek eta beronen emaztea zen Butroe eta Muxikako Maiora Gonzalez andreek.
Norberaren jabekotzat hartzen da, Elgezabal familiarena hain zuzen ere.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.