Aingeru Guardako Santua, herritarrentzat Aingeru Guardie, Gurutze-toki hau Almikeko zelaian dago, Andra Mari elizaren aurrean eta horrengandik 50 m-ra. Bermeo Bilborekin lotzen zuen antzinako galtzadaren ondoan dago.
Eako San Joan Bataiatzailea eliza Ean kokatuta dago.
1590. urtera aldera eraikitako eliza “erromanista” da, baina geroago estilo barrokoan egin da.
Nabe bakarrekoa da. Beheratutako fajoi-erako arkuek banandutako lau tartetan antolatuta dago. Presbiterioak abside zuzena du eta lau mailek altxatzen dute. Ebanjelioaren aldean ertz-gangadun hegaleko lau kapera daude. Nabe nagusiarekiko altuera desberdinean kokatutakoa da eta aurrekoarekin erdi puntuko hiru arkuz banatuta dago.
Eraikinaren argia zazpi baoetatik lortzen da. Baoetako bi erdi puntukoak dira. Bata, epistolaren aldean, sarrerako ateko estilo bereko arkuaren azpian kokatuta dago, eta bestea, hegaleko kaperan dago. Elizak beste sarrera bat dauka oinetan, dorrearen azpian. Arkupea burualdean kokatutako sakristiatik abiatzen da eta eraikinaren oinetan amaitzen da.
Kanpoaldea, hormen behealdea izan ezik, zurituta dago. Hormetako fabrika harlanduzkoa dela ikus daiteke. Harlandua angeluetan eta baoetan bakarrik dago.
Aldare Nagusiko Erretaula ere “erromanista” da eta 1590ekoa izan daiteke. Bi gorputzez eta hiru kalez osatuta dago. Kaleen alboetara zutabeak daude eta erremate moduan frontoi zirkularra du. Erretaularen goiko gorputzaren erdiko hodian Sortzez Garbia dago eta behekoan San Joan Bataiatzailearena, biak ondo landutakoak. Bi irudien inguruko lau plafoietan elizari izena ematen dionaren bizia adierazita dago eta, euren gainean, apaindura soileko frontoi triangeluarra eta frisoak daude. Zoritzarrez bere artapen-egoera oso txarra da.
Presbiterioaren hegaletako hormetan kokatutako bi hobietan ondoko irudiak daude: San Antonio eta San Jose Haurra.
1896an, aipaturiko hegaleko kapera eraikitzeko baimena eskatu zen eta urte horretan jaso zuten baimena. Lana honetan zetzan: ebanjelioaren aldeko horman lehenago bazegoen beste antzeko arkuaren (erdialdean dagoen arkua da) beste bi arku kokatzeko zuloak egitea eta, honela, kaperatik elizaren gorputzaren ikuspegi gehiago izateko. Bertan, Jesusen eta Mariaren Bihotz Sakratuei zuzendutako aldare berria kokatuko zatekeen. Lanon aurrekontua 4.125 pezetakoa zen eta parrokiaren familia bat lanak ordaintzeko prest agertu zen.
XX. mendearen hasieran eliza honek jasandako lanekin eta aipaturiko handipenarekin gaur egun ikusten diogun itxura hartu du.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.