Baseliza hau Kortezubiko Oma auzoan, 54 metroko altueran kokatuta dago. Bertatik, PR BI-180 ibilbide laburra igarotzen da. Eraikuntza xumea da. Laukizuzen oinplanoduna (10,74 x 7,70 m), harri-hormazko hormak eta harlanduzko ertzak ditu eta estalkia isurialde bikoa da. Hegoaldeko dobela itxurako erdi-puntuko sarbidea teilatu txiki batez estalita dago eta mendebaldean, berriz, horma batez babesturik dago. Leiho zuzena dauka burdin trangekin hego-ekialdeko fatxadan eta burdinazko kanpaina kanpaidun baoan; era berean, burdinazko gurutzea dauka sarbidearen gainaldean. Zorua harlauzazkoa da. San Pedro, Bihotz Sakratuaren eta Karmen Ama Birjinaren irudiak ditu barrualdean.
Baseliza seguruenik XVI. gizaldikoa izango bada ere, beste baten ordezkoa ere izan daiteke, izan ere, Oma auzoan, San Pedro izenarekin, beste baseliza bat agertzen da dokumentatuta XIV. gizaldian.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.