Kortezubiko Santa Ana auzoan, itsas-mailatik 58 m-ko altueran kokatutako baseliza hau, gaur egun, desagertuta dago eta ohiko laukizuzen oinplanoa (10,90 x 8 m) zuen. Hurbileko baserri-etxe batean, baselizan gurtzen ziren San Antolin, Ama Birjina eta Santa Anaren zurezko tailak gordetzen dira. Karmelo Etxegaraik bere “Geografía del País Vasco-Navarro” lanean agertuarazi digun moduan, trilobulatutako leihoa eta Kortezubiko baseliza batean oso arkaikoa den Kristoren erliebea zegoen; berak Gabikako Santa Ana bezala identifikatzen du eta badirudi Kortezubiko San Antolinekoa zela.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.