Antiguako Andra Maria baseliza Lumoko antzinako elizatean, Gernikazarra (1366ko apirilean orduan sortu zen hiribilduari izena eman zion) deituriko lekuan kokatuta dago. Badakigu antzina hariztia zegoela.
David Carrerok Aldaba aldizkarian idazten duenez "es posible que el nombre de la Antigua haga referencia a la imagen de Santa María y, por extensión, a la ermita. Si esto fuera cierto, habría que suponer que empezó a ser llamada así a partir del momento en que se colocara la imagen de la Virgen en la iglesia de Santa María".
Gaur egun, baseliza Bizkaiko Juntetxeko konplexuaren parte da. Kanpoaldean Gernikako haritza eta zin egiteko tribuna daude, azken hau tenplete baten azpian. Aurrean urtadarra dauka eta tradizioak dioenaren arabera, jatorrizko haitzaren ondorengoa da urtadar hori.
Oktogono itxurako oinplanoa daukan eraikina da. Zortzi isurialdeko teilatua du eta abside zuzena dauka. Presbiterioaren albo banatan harlanduzko zutabe handi bi daude. Gaur egun barrualdea batzar-gela moduan erabiltzen da. Barnean egurrezko kasetoidura handiak daude eta landutako mentsulek eusten dituzte kaseitodura horiek. Sartaldean arku eskartzanoz egindako atea dauka eta hortik sartzen da barnera. Ipar eta hegorantz ematen duten hormetan arku eskartzanoz osotutako hiru leiho ere baditu, leihoek beirate ederrak dituzte eta beirate horiei esker argitzen da ermitaren barnealdea. Beheragoko maila baten dinteldun hiru bao daude eta bao horretatik sartzen da iparralderantz begira dagoen hormara argia; hegoaldera begira dauden hiru baoak, berriz itxita daude. Absidearen atzealdean beiratea dago. Sortaldera begira dagoen horman beste beirate batek baoa arku eskartzano baten zarratzen du. Harrizko lauzaz egindako zorua. Estilo dorikoa daukan harlanduzko zutabe handiak eusten du haren behean dagoen arkupea eta aurrealdea harriz landutako Bizkaiko ezkutu handi batek errematetan du. Eskalinata batetik sartzen da bertara.
Antiguako baselizan ez dago irudirik, hala ere 28 pintura daude eta euretan Bizkaiko Jaunak, foruen zin egitea, eta beste hainbat gertakari ikus daitezke.
1609tik aurrera Birjina Amaren bi irudi zeuden eta, Aita Henaoren arabera "por medio de la una ha obrado Dios muchos milagros." Carmelo Etxegarayren iritziz, 1825ean erretaula aldatu zenean, irudia bera ere aldatu egin zen. Leku desberdinetan egon eta gero, 1908ko maiatzaren 6an, Jado Jaunak, Bizkaiko Monumentuen Komisioari Andra Mariaren irudia eskaini zion eta, eskerrak ematea aktan bildu bazen ere, ez dago argi bete bazen ala ez. 1908tik gaur egunera arte Antzinako irudiaren inguruan ez dakigu ezertxo ere.
Carmelo Etxegarayren arabera "la nueva imagen fue regalada a la ermita, según consta en la Junta del 11 de julio de 1856, al tiempo que desapareció del primitivo retablo la imagen de Nuestra Señora de la Antigua (...)". Irudi hau XIX. mendearen hasierakoa izan daiteke eta, Batzarren batzarrak berreskuratu zirenean, agiritegira pasatu zen eta hortik Santa Klarako Komentura.
Kultua desagertu zen arte, Sagrarioko Aldarearen gainean zilarrezko arketa baten San Balendin Berriotxoaren beso inkorruptua kontserbatu egin zen.
Eraikina egoera onean dago.
Baseliza honetan egin izan dira Jaurerriko Batzar Nagusiak eta oraintsu arte gorde du baselizaren erlijio izaera.
Lumoko San Pedro parrokiari lagundu zion ermitak eta 1931. urtera arte asko eta asko joan ohi ziren bertara gurtzera. 1931. urtetik 1961. urtera arte hiru ospakizun baino ez ziren egiten baseliza horretan; hiribilduek eta hiriek Jaurerriko Lurralde Irekiekin 1628ko maiatzaren 3an egin zuten adiskidetasunaren omenezko meza, Gurutze Santua goraipatzeko jaia eta uztailaren 14an ospatzen den Balendin Berriotxoa beatoaren jai kanonikoa.
1961eko maiatzaren 3an 1628ko adiskidantzaren omenez Bizkaiko Foru Aldundiak iganderako meza eta liturgia jaiak baseliza honetan egitea berrezarri zuen eta gaur egun ere horrela egiten jarraitzen dute.
1366an Gernikako Hiribildua sortu aurretik Batzar Nagusietako ahaldunak baseliza honetan batzen ziren. Ladislao Velascok adierazi zuen batzarrak Izpiritu Santuaren mezarekin hasten zirela; batzar-aretoan bertan egiten zen meza, Antiguako Amaren aldarean.
Francisco Mendietak XVII. mendearen hasieran pintatutako koadroak, “Besamanos al Rey Don Fernando el Católico” deritzonak, erregeak, 1476ko uztailaren 30ean, Gernikan Foruak zin egin zituzteneko egite historikoa adierazten du. Irudiaren atzeko aldean, ezkerreko angeluan, pintoreak Antiguako Andra Mari jatorrizko ermita irudikatu zuen.
Zin egiteko ermita izan zen. Angel Rodríguez Herrerok transkribatutako dokumentuan, "Cesión renuncia y traslado del Patronato de la Hermita Juradera de Nuestra Señora de La Antigua de Guernica, y su Casa Hospital, hecho por los Caballeros y Escuderos de la Junta General de Vizcaya, a Doña María Lopez Moro, hija del Dr, Gonzalo Moro Corregidor que fue de Vizcaya; en atención a haber reedificado y ampliado esta ermita (...) So el arbol de Guernica a 24 de julio de 1454" hauxe dio:
"(...) eglesia de Santa María la Antigua de Guernica donde estavan yuntados ante las sus puertas so el dicho arbol, era eglesia juradera de la dicha tierra e condado de Viscaya, e fué de tanto tiempo acá, que memoria de omnes no era en contrario, e lugar donde se acostunbra de fazer la yunta general de Viscaya ante las puertas della, so el dicho arvol (...)".
Jatorrizko ermita, Sesmeroren arabera, Mezetako oinetxearena izan zen eta Bizkaiko lehenengo Korrejidoreari, Gonzalo Moro doktoreari, laga zitzaion. 1410ean eraiki zen, aipatutako Korrejidorearen kontura; Korrejidoreak bertan lur emateko eskatu zuen. Ermitatik hur ospitalea sortu zuen; 1638an Jaurerriak ospitalea eman egin zuen baina Patronatua gorde egin zuen Santa Klarako mojen bikarioari ostatu emateko.
Jatorrizko ermita, Sesmeroren arabera, Mezetako oinetxearena izan zen eta Bizkaiko lehenengo Korrejidoreari, Gonzalo Moro doktoreari, laga zitzaion. 1410ean eraiki zen, aipatutako Korrejidorearen kontura; Korrejidoreak bertan lur emateko eskatu zuen. Ermitatik hur ospitalea sortu zuen; 1638an Jaurerriak ospitalea eman egin zuen baina Patronatua gorde egin zuen Santa Klarako mojen bikarioari ostatu emateko.
Baselizak historian zehar hainbat eraberritze izan ditu. 1826ko abenduaren 20an gaur eguneko Juntetxea eraikitzea erabaki zen eta agiritegia eginez hasi ziren. 1827ko uztailaren 20ko Batzar Nagusian zien egiteko elizaren oin-plano berria berriro eraikitzea erabaki zen. Horretarako, Zamezaren arabera, Arminako (Gorostizako Oka auzoan) harrobietako harria erabili zuten. Agiritegia eta eliza egiteko obrek guztira 836.365 erreal eta 20 marai balio izan zituen.
Gaur egunean Juntetxeko agiritegia den lekuan, Sortzez Garbiaren irudi bat dago, lehenago ermitako aldarearen zegoena. Irudi hori zin egiteko elizari erregalatu egin zioten, Batzar Nagusien 1856ko uztailaren 15eko aktan ageri denez:
"(...) al tiempo en que desapareció del primitivo retablo la Imagen de Nuestra Señora de la Antigua, ordenándose en Junta General de 15 de Julio de 1856 su adquisición y colocación "en el altar del Salón donde la Junta celebra sus sesiones" y fue declarada Patrona de Vizcaya juntamente con San Ignacio de Loyola, en Junta General de 13 de Julio de 1858".
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.