Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Sukarrietako San Andres eliza XVIII. mendearen amaieran (1785) eraiki zen.

Eliza zaharra Sandindere irlan kokatuta zegoen eta bere egoera txarragatik eliza berria eraikitzea erabaki zen, baina beste laku baten. Antzinako parrokiaren trasladoa gaur egungo kokapen berrira oso arin egin behar izan zen, 1786. urterako agirietan irakur daitekeenaren arabera elementu desberdinak ekarri ziren “desde la iglesia antigua parroquial ya apeada y desmontada a la hermita de esta Anteiglesia” eta hurrengo urtean “la primera misa que celebro en la Iglesia nueba parroquial de esta Anteiglesia” ospatu zen.

Sandindere irla
Sandindere irla (Sukarrieta).

Eliza berria Gabriel Kapelastegi maisuaren lana da. Kasu honetan diseinatutako eraikina diskretua da, seguruenez Sukarrietako biztanleek zuten baliabide ekonomiko urriak baldintzatuta. Aipatutako trazistak, beraz, barroko gogorrean, landa-izaera eta funtzionala, oinarritutako eraikina, egingo du. Eliza hiru tartetan antolatuko da; burualdea lauki-formakoa da, nahiko estua, eta ertzez estalita dago. Tenpluaren aurrealdean egurrezko koroa du. Sarbidea ere bertan dago. Arku eskartzano-erakoa da eta ondoko data erakusten du: ”1787”. Bere gainean zerbitzuetarako eraikin modernoa dago. Tenpluaren oinarria hormigoiz aldatu dela kontuan hartu behar da; izan ere, katekesia, arkupea, etabar. eraiki dira. Parrokiaren dorrea hegal batean dago, epistolaren aldean hain zuzen ere. Kanpoaldean, batez ere, bolumenen argitasuna nabarmentzen da, harlangaitza erabiliz.; barnean, berriz, zuriz luzituta dago.

Sukarrietako San Andres eliza
Sukarrietako San Andres eliza. Eraikin
honetan Gabriel Kapelastegi ez da oso
abangoardian kokatu; aitzitik, garai
horretako barroko gogorrean zehar mugitu da.

Barnealdea

Beha daitekeen elementurik nabarmenena Erretaula Nagusi barrokoa da, XVIII. mendearen lehen herenaren amaieran data daitekeena; alegia, eraikin hau altxatu baino lehenagokoa zen eta ziurtasun osoz esan daiteke Sandindere irlatik ekarritakoa dela. Gaur egun, halere, oso eraberrituta ikus daiteke, harrizko zapalda modernoan oinarrituta. Eraikin osoa ez da neurri handikoa, burualdearekin bat etorriz. Gorputz nagusian titularra den San Andresen irudia gordetzen du. Idulki gainean dago eta gurutzea eusten ari da. Alde bietara orbelez estalitako bi zutabe salomondar daude. Gorago, atikoan, Kalbarioa ikus daiteke. Bertan, Kristo Gurutziltzatuaren, Birjinaren eta San Juan Ebangelistaren irudiak daude. Hiru irudiok tamaina txikia dute eta kronologikoki erretaularen hondarra baino lehenagokoak dira, XV. mendean data baitaitezke. Inolako zalantzarik gabe aurreko aldare batetik berrerabilitakoak dira. Erretaula hau eraikitzeko orduan, orduko trazistak bazekin hiru taila txiki horiek atikoan kokatu behar zituela, horiek oso ondo sartzen baitira bertan. Talde osoa urre-koloreko oskolarekin errematuta dago.

Bertako beste bi erretaulak garaikideak dira eta garaikideak diren bi irudi gordetzen dituzte.

Sakristiak, bere aldetik, tiradera neoklasikoak ditu; agian, José Arazosak egindakoa. Egite aldetik, Mundakako sakristiakoa baino diskretuagoa da eta heldulekuen lana bakarrik nabarmentzen da.

Erretaula Nagusia. XVIII
Erretaula Nagusia. XVIII. mendeko lehen
herenaren amaierako barrokoan egindakoa.

Urregintzari dagokionez estilo neoklasikoan egindako zilarrezko kopoia bakarrik aipatzea merezi du. XIX. mendearen lehen zatian datatuta dago. Oin zirkularra zilarrezkoa da eta hegal bertikal zabala du. Oina eta hegala korapilo periformedun kirtenarekin lotuta daude. Azkenez, kopa erdiesferikoa da. Estalkia era berekoa da eta biek molduradunak dira. Estalki honek behe-aldean perfil ganbila du eta goi-aldean ondo markatuta dago; kupula-forma du eta bertatik gurutze txikia ateratzen da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.