Natibitatearen Amaren parrokia-eliza Muruetako Elizalde auzoan kokatuta dago.
XVI. mendearen amaieratik aurrera ikus daiteke Muruetako herritarrek Andra Mariko ermita baino maila handiagoko eliza izan nahi zutela, baina bitartekoen faltak saiakera behin eta berriro geratuko du. XVIII. mendearen amaieran, 1774an zehatz-mehatz, eliza eraikitzeko diligentziak eta kontsultak egiten hasiko dira, baina diru nahiko izan arte emaitzak ez ziren gauzatu. Eliza berria, 1829tik 1852ra parrokia moduan erabili izan zen. 1829an, Andra Mariaren irudia eliza berrira eraman zen eta baseliza Behin-Behiniko Kanpo Santu moduan geratu zen. 1849 eta 1852 artean, planoak egiteko eta lanak zuzentzeko arduraduna Antonio Goikoetxea bermeotar arkitektoa izan zen. Arkitekto eta injineru ospetsu honek Muruetako elizan elementu arrazionalistak, erromantikoak eta tradizionalistak nahastu zituen. Horrela, elizatearen muino-paisaiaren lasaitasun magikoaren bolumenari garrantzi handia ematea lortu zuen. Antonio Goikoetxea erdialdean kokaturiko gurutze formako oin-planotik –inguruko elizatan oso ohikoa dena- abiatzen da eta laukian sartzen du, Bermeoko, Nabarnizko eta Ajangizko elizatan frogatuta zuen moduan. Goikoetxeak kasu honetan sartzen duen berritasuna da kupula alakatzea eta bere gainean linterna bat altxatzea. Horrekin eta fatxaden erdialdean irekitako bao termalekin argiztapen desberdina lortzen du barnealdean: “de esta guisa el aroma que se respira dentro resulta espacial y, salvando las distancias, recuerda el de algunas iglesias barrocas italianas”.
Muinoa bailitzan, arkitektoak, kanpo-bolumenak –horma lodiko kuboan sartutako prisma oktogonala- “(...) más de cinco metros de espesor, comparable al del Panteón romano (...)” mailakatuta erabiltzen ditu. Oinetan eta bertoko tradizioari jarraituz dorrea portadaren gainean eta atarian integratuta altxatzen da. Ataria, tradizioaren arabera eraikita dago: fatxada nagusiaren horma perimetralei itsatsita eta alboko batetik jarraitzen du. Portada, bao bakarreko garaipen-arku handi baten azpian irekitzen da eta gainaldean frontoia du.
1854an lanen ikuskaritza eta balorazioa egiten da eta honela erregistratzen da: “(...) se hallan esportillados muchos sillares y la torre algo desplomada, así como prescindiendo de los revocados de los que carecen las bóvedas y áreas inferiores de este edifico, se nota que se encuentran ejecutadas con desigualdad (...)”. Lanek erreparo ugari izan zituzten eta 1858an, oraindik ere, Goikoetxeak, egindako bere lanagatik kobratu gabe jarraitzen zuen. Fabrikak arkitektoari ordaintzeko dirurik ez zuenez Domingo Ignacio Goitia apaiz parroko jaunarengana joan behar izan zuten dirua aurreratzeko. Halere, zorrak jarraitu zuen eta 1863an elizaren egoera eta zorra deskribatzen duen kexa dokumentalki frogatuta dago: “El que suscribe debe hacer presentar a su VSI. que los ornamentos, vasos sagrados y demás destinados a culto se hallan en un estado lastimoso, no siendo posible por ahora atender a su reparo por falta de fondos, sucediendo lo propio con los laterales de la iglesia, pues si bien se saca a pública licitación la mitad del diezmo y el total de la primicias para pagar las obras de la iglesia de se deben aún al rematante de ella 46.768 reales con 13 maravedíes”.
Muruetako Andra Mariako elizak hiru aldare ditu. Lehena, Epistolakoa, 1894 urtera aldera eraiki zuen Paskual Aurrekoetxea eskultore Jaun bilbotarrak. 6500 errealeko kostea izan zuen eta Magdalena Etxeandia Andereak, Akurio-Barrenengoa baserriaren jabea zenak ordaindu zuen oso-osorik. Elizaren erdialdeko armiarma nagusia ere berak ordaindu zuen.
1896an, Julián Arandia apaiz ekonomoa Jaunak eta Parrokia-Fabrikako partaideek aldare berri bat, Ebanjeliokoa, ordaintzen laguntzeko eskatuko diote Udalari. Arrosarioko Ama kokatzeko eraiki behar zuten. Horrela, 1897an apaizak “(...) aprovechando una ocasión muy oportuna de unas reñidas elecciones para Diputados a Cortes en que cada voto se cotizaba en esta Merindad a 600 y hasta 700 reales”, harpidetza egiten du eta beste guztia Udalak jartzen du. Margorik eta doraturik gabeko erretaula eraikiko da. Gabriel Toinak margotuko du.
Hirugarren erretaula 1901ean eraikiko da. Pintura Durangoko Pascual Burgadak egingo du.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.