Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Elizak, baselizak, komentuak eta klaustroak

Enbeitako Santamañe baseliza Kanpantxu auzoan kokatuta dago, tontor baten eta Enbeita baserri-etxetik 100 bat m-ra hain zuzen ere. Etxe bat egin zen baselizaren ondoan eta etxe horren hesien barnean dago. Beraz, ezin da barnera sartu.

10,65 x 7,50 metroko oin angeluzuzena dauka. Hormak harlangaitzez eginda daude, harlanduzko kantoi-harriekin. Sarrera-atea hegoaldera dago eta gezi-leiho bi ditu, bata ekialdera eta bestea hegoaldera.

Ez du irudirik.

Erortzear dago. Teilatua 1979an jauzi zen eta ez da konpondu.

Enbeitako Santamañe baseliza (Kanpantxu, Ajangiz)
Enbeitako Santamañe baseliza
(Kanpantxu, Ajangiz).

Enbeita baserri-etxean hiru irudi gordetzen dira: Bata, Andra Mari Sortzez Garbia edo Santa Mañe eta beste mitradun irudi bi. Batak munduaren bola dauka eskumako eskuan eta besteak ezkerrekoan.

1736an Kalagorriko Gotzaintzearen bisitatzailea etorri zen. Baselizeko ondasunak aipatzen dira:

"Memoria de los bienes que tiene y posee la ermita de Santa Marina de Enbeita sita en el concejo de Ajangiz.

Primeramente tiene un arbolarcito contiguo a la de la ermita que da en rama en ocho años unas treinta y cuatro cargas poco más o menos.

(...)
Ytt. el altar con el bulto de la de la santa en una peana decente.
Ytt. un esquilon bueno.
Ytt. se halla la de la ermita en todo su pavmento bien reparada."

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.