Eliza hau Ibarrangeluko Akorda auzoan dago.
Graziako Andra Mari izenez bataiatu zen. Engrazi Andra Mari deitzen dio Iturrizak; horrezkero, sarri askotan, Santa Engrazia Zaragozako martiriarekin nahastu izan da.
Laukizuzena, xumea eta txikia da; sakristia behean nabarmentzen da, eliza-buruan hain zuzen ere; erdialdean koru txikia dauka, bateo-harri eta dorrearen artean.
Nabe bakarreko eraikin hau hiru zatitan banatzen dute puntu erdiko arkuek; gogorgarrien artean, kapera baxuak daude. Elizaren gaina, teilaz dago josita.
Huts-gune bi besterik ez ditu: bata, txikia eta laukizuzena, Epistolaren alboko “kaperara” zabaltzen dena. Huts-gune bi horietatik sartzen den argiak zuzenean argitzen du eliza-burua. Bigarren huts-gunea, hortz-beroa neurtzeko erakoa da, zabala da eta koru txikira irekitzen elizaren barne-barnean.
Barrualdea bezain xumea da kanpoaldea: harlaingaitzezkoa, harlanduzko ertzak izan ezik. Gangen zubi-saihetsaren parean, elizaren goialdea behera etorri ostean 1.800ean egin ziren berriztatze-lanak nabaritu daitezke.
Eliza-buruan, barrenetik gora eta altuera gutxiago hartuaz, sakristia dago. Oinetan eta epistola aldean apaindutako adreiluzko arkupea dago, zatarra eta itxia; ez da jatorrizkoa, egiturari eta materialei dagokienez behintzat, Gametxorako bidea konpondu zenean kokapena eta egitura aldatu ziren eta.
Epistolak hartzen duen dorrea ere harlangaitzez egin zen baina harlanduz sendotu ziren ertzak. Goialdean harlandu ilada jarri zen hobeto nabarmentzeko. Kanpai-dorreak burutzen du dorrea.
Sarrera bi ditu: bata epistolaren aldean. eta bestea oinetan, koro azpian; biak ere errenazentista dobela-harridunak dira.
1.522an inguruan erasi zena diosku Iturrizak. Oinarrizko eraikina 1.554rako burututa ei zegoen, data horretan ordaindu zitzaion Mari Ibañezi bere gizona izan zenak egindako lana eta.
Arteaga eta Zubieta oinetxeen jabeek, eliza horren jagole izen aldetik, onuradunak izendatzen zuten. Hamarrenen laurdena eskuratzen zuen bakoitzak eta beste erdia B. M. erdia erregerentzat zen, Akordako elizaren eliza-laguna zen Pedernaleseko San Juan jagolea zen ezkero.
1.580an burutu zen koroa eta urte batzuk beranduago, 1.596an, dorrea. Kontuak kontu, laster batean sortu ziren arazoak dorrearen inguruan, 1.614an kanpandorrearen jarlekua egin eta “kanpaik goratu” behar izan zuten eta.
1790ean, hargin- eta arotz-lanak burutu zituen Juan Bautista Onaindiak, 15.271 erreal kobratuz.
Eliza behera etortzea ekarri zuten eraikuntza-akatsek 1.800ean; horren aurrean, Santa Marina baselizara eraman ziren hil-kutxak, mahaia eta aldare-harriak. Zirriborro berria egiteko agindu zitzaion Mirandako Alejo arkitekto neoklasikoari (San Fernandoko Ikastegiak ezarritako arauen jarraitzailea), Nabarnizeko elizaren zirriborroa burutu zuen berberari. Arkitekto honen zirriborroaren arabera burutu ziren eliza kaperatan banatzen zuten horma-bularrak eta gangen zubi-saihetsera arteko horma ere altxatu zen, gainean ganga jarri eta hotz-beroa neurtzeko erako huts-gunea zabaldu (sasoi horretarako bereizgarriak).
Altzari-tresneria Gordetzen diren hiru erretaulak neoklasikoak dira. Aldare nagusia da nabarmentzeko moduko bakarra: koloreetako harnabarraren itxura imitatzen du baina izatez egurrezkoa da; zutabe, kapitel eta oholeztaduraren urreztatutako apaindurak erakusten ditu.
Zutabe-pare biren artean dago eta ume eta guzti dagoen Sortzez Garbiaren irudia da nagusiena. XVIII. mendekoa dela diosku Aita Lizarraldek. Arropa aberatsez dago jantzita et aburua modu bitxian dauka makurtuta ezkerralderantz; eskuak eta burua baino ez dira egurrezkoak. Bermeoko itsasgizonek bihotz-bihotzez gurtzen zutela dio autore berak, eta Akorda herri-izena zela eta, jendeak oroimenaren zaindaritzat zuela.
Alboetako erretaulak balore gutxikoak dira eta harnabarra imitatuz daude pintatuta, umeekin dauden Santuen irudin banarekin.
Elizaren alboetako hormetan San Joakin eta Santa Anaren irudiak daude, antzina aldare nagusian zeuden idulkien gainean.
Erretaulen aipamen bakarra, Parrokia-Liburuetakoa da: 1799an, jagolea, Ondarru, Mutriku eta Lekeitiora joan zela erretaulen eraikuntzarako erabakiak ezartzera eta 1.805ean, Bilbotik ekarri zirela erretaulok.
Sakristian, Atxerreko San Pedro baselizako irudi barroko bi gordetzen dira, 1.984an haren teilatua jausi zenean ekarriak.
Biak dira San Pedroren irudiak: batean Aita Santua legez dago, dagozkion jantziekin, mitra, gain-soineko eta makilarekin besteak beste; bestean, arrantzale legez, giltz eta sareekin. Polikromatutako egurrean eginak, gorria eta berdea nagusi izanik.
Itsasontziaren zin-oroigarriak inguruetako itsaso-tradizioa ekartzen digu gogora.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.