Aingeru Guardako Santua, herritarrentzat Aingeru Guardie, Gurutze-toki hau Almikeko zelaian dago, Andra Mari elizaren aurrean eta horrengandik 50 m-ra. Bermeo Bilborekin lotzen zuen antzinako galtzadaren ondoan dago.
Bere ezaugarriengatik barrokoa da. Oin-plano errektangeluarra (9,85 x 7,80 m) du. Zuritutako harlangaitzezko hormak ditu. Lau isurialdeko teilatua du. Ez du kanpai-hormarik. Ateburudun atea eta leihoburudun leiho bi ditu IE-an. Horien eta atearen gainean bao zirkular bat eta triangelu-erako beste txiki bi ditu HEan. Egurrezko zorua du. Aurrealdean arkupea du eta bertan jesarlekua dago.
Gaur egun ondoko irudi hauek gordetzen ditu: Kristo Santua, San Migel Goiaingerua eta Karmengo Birjina. Lehen. Doloreetakoa, San Joan, eta Kristo Etzana ere gordetzen zituen.
Baselizan egindako azken lanetan giza aztarnak aurkitu ziren.
1900eko martxoan baseliza honen gainean egindako inbentarioagatik badakigu Gurutze Santua (Gurutzea), Doloreetako Birjina eta San Joan aldarean leku nagusia zutela, eta Guardako Aingerua eta beste irudi bat alboetan zeudela.
Iturrizaren ustez 1696an sortu eta 1777an berreraiki zen.
Baselizaren barnealdeko inskripzio batek hauxe dio: Dña. Benita Vallen laguntzagaz / 1948ko Urtian / Margolari Dn Rafael Osak / Barristau ninduan.
Oso artapen-egoera onean dago, XXI. mendearen hasieran erabat eraberritu zelako.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.