Gautegiz Arteagako Isla Goikoan itsas-mailatik 75 m-ko altueran kokaturik dagoen baselizak interes txikia du; ohiko eskemaren gainean ez dakar aparteko berrikuntzarik: laukizuen oinplanoduna (8,15 x 6,70 m), harri-hormazko hormak eta harlanduzko ertzak; estalkia lau isurialdekoa da zinbria batean gainean, baodun harrizko kanpai-horma dauka eta ateburu itxurako leihoa ipar-ekialdean; zorua, berriz, porlanezkoa da.
Barrualdeko apaindura edo dekorazioa era askotakoa da: San Bartolome, San Antonio Abate eta Fatimako Ama Birjinaren irudiak eta Santa Maria del Perpetuo Socorro, Jesus Heriotzera Kondenatua, San Jose, Haur Jesusen Aurkezpena Elizan, Mariaren Bihotza eta Gurutzearen Jaitsiera koadroak nabarmentzen dira.
Kronologia zehazbako baseliza hau zaharberritua eta apaindua izan zen 1793. urtean. Beharbada, daturik bereziena hurbileko Ozamiz baserriaren jabetza pribatutzat hartzen dela izango litzateke.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.