Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Erdiko Errota errota Busturiako Axpe auzoan kokatuta zegoen.

Axpe edo Amunategi errekaren urak erabiltzen zituen.

1799ko Propio eta Arieletan aipatuta ageri da, jabea Juan José Luzarraga delarik.

Azken 100 urteetan gutxienez ez da errota izan.

Errotatxu
Molino Errotatxu (Busturia)
Erdiko Errota errota
Erdiko Errota errota (Busturia)

Ez du errotaren inolako aztarnarik erakusten, ibaiaren aldamenean kokatuta egotea ez bada.

Ibaian behera apur bat eginez Errotatxu errotarekin egingo dugu topo.

Guk, izen horrekin, ez dugu inolako aipamen idatzirik aurkitu, baina kanpoaldetik kaltzea eta aldapara ditu. Barnealdetik nola kontserbatzen den ez dakigu.

XX. mendearen erdialdera arte martxan zegoen.

Bi errota-ardatz izan zituen.

Gaur egun ez dago lanean.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.