Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Elortza errota Zubialdeako zubitik gertu dago kokatuta, Gerrikaitzgo San Pedro auzoan, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzen, hain zuzen ere.

Lea errekaren urak erabiltzen zituen.

1796ko sutegi-erroldan jabea Juan Larrinaga zen eta Ignacia Aranguenak zuen alokatuta.

1799ko Propio eta Arieletan jabea Manuel Usaola Durangoko herritara zen. Jose Ormak zuen alokatuta. Errotarekin eta jatorriko etxearekin 352 erreal lortzen zituen.

Elortza
Elortza errota (Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz).

Oin angeluzuzeneko eraikina da. Teilatua lau isurialdekoa du eta guztiz zurituta dago.

Errotaren kanpoko elementuak (presa, kaltzea eta aldapara) zein barnekoak oso egoera onean ditu, nahiz eta gaur egun martxan ez dagoen.

Bi errota-ardatz izan zituen.

XX. mendearen azken laurdeneraino martxan egon zen.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.