Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Arrietako Libao herrian Mendiguren auzoan kokatuta dago. Elorriaga baserriaren aurrealdean, 50 bat metrora, Elorriaga errotaren aztarnak ikus daitezke.

1635ean txinga, neuri eta balantza egokiak zituen errota bakarra Elorriaga zen. Halere, 600 marabediko isuna jarri zioten arto eta gari fanegako 5 libra baino gehiago kobratzeagatik.

1745ean jabea eta errotaria Antonio Astorkiza zen.

1795ean jabea eta errotaria Rosa Azilona zen. 54 errealeko errenta sortzen zion.

XVIII. mendearen azken urteetan errenta emanda egon zen. 1799an 220 erreal ordaintzen zituen errentariak. Halere, ez dakigu nor zen jabea.

1810ean 253 errealeko errenta zuen.

1910an berriz aipatzen da, baina XX. mendearen erdialdera ehotzeari utzi zion.

Elorriaga
Arrietako Elorriaga baserriaren aurrealdean,
50 bat metrora, Elorriaga errotaren aztarnak
daude. Oxinaga errekaren urak erabiltzen
zituen.

Errota-ardatz bakarra izan zuen.

Gaur egun, kaltzea eta aldapara bakarrik kontserbatzen dira.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.