Ea errota edo gaur egun ezagunagoa den moduan Ikerta errota Natxituko elizatean zegoen. Gaur egun, Eako herriaren erdigunean dago, Argienerreka erreka Eako itsasadarra bihurtzen den puntutik oso gertu, hain zuzen ere.
Beraz, Argienerreka errekaren urak erabiltzen zituen.
1746ko fogerazioan jabea Antonio Endeiza Aboitiz zen eta Manuel Artadiri alokatuta zion.
1796ko fogerazioan errota moduan aipatuta ageri da.
1799ko Propioak eta Arieletan jabea eta errotaria Juan Antonio Endeiza zen.
1810eko Lurralde-Estatistiketan jabea eta errotaria Juan Antonio Endeiza zen.
1863ko Lurralde-Estatistiketan jabea VĂctor Endeiza zen, baina ustiakuntza-mota ez da aipatzen.
Oraindik orain, kaltzea eta antepara beha daitezke. Azken hau, lorategi polita bihurtuta dago. Bi errota-ardatz izan zituen.
XX. mendearen erdira arte martxan egon zen.
Gaur egun ez du ehotzen.
1796ko fogerazioan burdinola legez aipatzen da. Hala ere, litekeena da aipamen hori Urtubiaga burdinolarena izatea, Natxituko elizateko Eako Herrian zegoen burdinola bakarra zelako.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.