XVIII. mendean Joseph Zameza eta Juan Antonio Goiri, biak Arrietakoak, presa berria eraiki zioten Cruceta errota berriari Errigoitirako bidean. Presa, Busturiaranzko erret-bidearen aldamenean eraiki omen zuten, nahiz eta gero frogatu zenez bide arrunta zen.
1795ean jabea Juan Antonio Goiri zen eta errentan emanda zuen.
1799an Mariano Zamezaren eta Juan Antonio Goiriren artean banatzen ziren errota honek sortzen zituen 352 errealak.
Ehotzen noiz arte egon zen esateko moduko daturik ez dugu, ez eta kokatuta non egon zitekeen esaten digunik ere.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.