Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Txarapiola edo Errotabarri errota Busturiako Altamira auzoan kokatuta zegoen.

Errotabarri errekaren urak erabiltzen zituen.

1795eko Propio eta Arieletan jabea Joakin Uriarte zen eta Joakin Etxanizek errentan hartuta zuen. 374 erreal ordaintzen zituen.

1796ko su-erroldan berriz aipatzen da errota hau, baina kasu horretan Errotabarria izenarekin. Orduan ere jabea Joakin Uriarte zen.

1838an jabea eta bizilaguna Juan Etxaniz zen.

XX. mendearen erdialdean ehotzeari utzi zion.

Txarapiola
Txarapiola edo Errotabarrria baserri-etxea
(Busturia)

Ez dakigu zenbat errota-ardatz izan zituen.

Erroten elementu gutxi (ura irteteko kanalaren arkua, esaterako) erakusten du.

Bere kontserbazio-egoera oso txarra da eta ia erabat erorita dago.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 64. zenbakiarekin 38-52(W) 5076. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.