XIX. mendeko txaleta da, Frantziako estilo neoklasizistaren arabera eraikitakoa. Eraikinak bolumen kubikoa osatzen du eta aurrealdeak hiru altuera eta hiru bao-ardatz ditu. Lehenengo bi solairuak luzituta daude eta goikoa, arbelezko xaflaz egindako lau isurialdeko teilatura zabalik dagoen txapitula legez eginda dago.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.