Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bolunzulo 1 eta Bolunzulo 2. errotak Oma auzoan (Kortezubi) kokatuta daude.

Bolunzulo 1 errotak erdi-puntuko arku sendodun estolda dauka haitzulo naturalean zabalduta. Errota bietan, deigarriena altxagarri eta aldapararik ez duela izango litzateke. Izan ere, errekaren desnibel naturala aprobetxatzen dute eta, hortaz, presa eta eraikina bat eginda daude.

Bakoitzak errota-ardatz bakarra zuen.

Badirudi XVI. gizaldian eraikitakoak direla. Bolunzuloko errota biak aipatzen dira 1775eko auzi batean eta bertan erroten antzinatasuna azpimarratzen da. Hala eta guztiz ere, errota bien ezaugarri nagusia auzo-jabetza izan zirela litzateke eta, gauzak horrela, ingurualdeko adibide bakarra dira. Inguruabar hori bat dator errotak kokatuta dauden testuinguru geo-ekonomiko eta sozialarekin.

Bolunzulo
Bolunzulo (Kortezubi).

XX. mendearen erdira arte martxan egon ziren.

Biak gaur egun lurreratuta daude. Gauzak honela, kasu bietan, instalazioak oso egoera txarrean daude.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 78. zenbakiarekin eta 38-62(E) 5089. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.