Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bollarkoerrota errota Ereñoko Bollar auzoan kokatuta dago.

Zubialde errekaren eremurik goikoenean kokatuta dago.

1796an Propio eta Arieletan aipaturik agertzen da.

XVIII. amaieran maizterra Martin Hodaro zen. 1810ean 308 erreal ordaintzen zituen.

1823an errenta 84 errealekoa zen.

Bollar
Bollarkoerrota errota (Ereño).

Etxebizitza bihurtu da. Eraikinak ez du berezitasunik. Etxearen atzealdean kokaturiko antepara berriztatuta dago, udalerriak bertatik hartze baitu ura. Bi errota-ardatz izan zituen.

XX. mendearen erdialdean ehoteari utzi zion.

Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.