Beotegi errota Busturiako San Kristobal auzoan kokatuta dago.
Mape errekaren urak erabiltzen zituen.
1704ko fogerazioan jabea Vicente Anastasio Busturia zen.
1795eko Propio eta Arieletan berriro aipatzen da eta modu honetara dago banatuta jabetza: ½ Juan J. Mendozarena eta beste ½ Fco. Mª Allende Salazarena eta Blas Mª Mezetarena. Errentan hartuta Juan Larraurik zuen eta 600 erreal ordaintzen zuen.
1810ean jabea Mariano Pablo Albiz da.
1838an jabea eta errotaria Antonio Undabarrena da.
XX. mendearen azken herenera arte lanean aritu zen.
Hiru errota-ardatz izan zituen.
Kanpotik errotaren elementu batzuk ditu, kaltzea eta aldapara esatetako. Barnetik ere ondo dago.
Gaur egun ez du lan egiten.
Burdinola ere izan zen.
Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.