Bekoerrota errota Errigoitiko Atxika-Errekalde herriko Errekalde auzoan kokatuta zegoen.
Litekeena da Berrengoerrota errekaren urak erabili izana.
1863ko Lurralde-Estatistikan aipatzen da lehenengoz Bekoerrota errota. Geldi zegoen eta 540 erreal ekoizten zituen.
Gaur egungo Bekoerrota eraikinaren jabeek eta inguruko nagusiek duela 100 urte edo etxe horren aurrealdean eta orain BI-3213 errepideak betetzen duen tokian izen hori zuen errota zegoela baieztatzen dute. Gainera, ortuak eta labea ere baziren.
Uholde handi batek suntsitu zuela era badiote.
Errotaren testigantza bakarra inolako garrantzi arkitektonikorik ez duen izen bereko eraikina da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.