Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Bekoerrota edo Errotabarri errota orduko Muxikan (gaur egungo Muxika Ibarruri, Zugaztieta eta Muxikaren batura da) kokatuta zegoen, Oka ibaiaren ertzean, lurralde honetako ibairik handienaren ertzean hain zuzen ere.

Oka auzoan dagoen errota honek Oka ibaiaren urak erabiltzen zituen. Oka ibaian, goitik behera, kokatutako laugarren errota zen.

1799ko Propio eta Arielak dokumentuaren arabera jabea Joseph Enbeita zen eta errota errentan emanda zuen. Errotaren errenta 242 errealekoa zen.

Aipaturiko jabe horren jabegoaren errenta guztira 1.672 errealekoa zen. Garai hartan, beraz, errotaren jabetza jabe handiak, hots, 1200 erreal baino gehiago zuena, kontrolaturik zuen. Izan ere, errota bat jardunean ipintzea oso enpresa arriskutsua zen eta hasieran inbertsio handia eskatzen zuen. Arrazoi hori dela eta errentarik gehien zuenak eraikitzen edo eskuratzen zuen.

Bekoerrota
Bekoerrota errota (Muxika).

1983ra arte martxan egon zen.

Bi errota-ardatz (bata artoa eta bestea garia zein garagarra ehotzeko) izan zituen.

Gaur egur ez dago martxan, baina kanpoko zein barneko egiturak osorik eta ezin egoera onean ditu.

Errota baino lehenago burdinola izan zen. Olak, Barrenolea izena izan zuen.

2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 72. zenbakiarekin eta 62-29(W) 5119. O. erreferentziarekin.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.