Bekoerrota errota Loiola auzoan, Arratzun, kokatuta dago.
Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.
1799ko Propio eta Arieletan aipatzen denez Bekoerrota errotaren jabea Frantzisko Nabea zen. Errenterua, berriz, Juan Omaetxebarria zen eta 902 erreal ordaintzen zituen.
Presa, kaltzea eta aladapara egoera onean ditu. Eraikina, berriz, erortzear dago.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.