Errotabarri izenarekin ezagunagoa den errota hau Berrekondo ibaian beheren kokaturiko errota da. Kanpantxu auzoan (Ajangiz) dago.
1862an José Angel Oar-Arteta zen jabea. 20 zali zituen. Urtean, 6 hilabete, eta egunero, 8 orduz, aritzen zen. Negu inguruan aritzen zen artoa ehotzen. Orduko anega erdia gutxi gorabehera ehotzen zuen.
Bi pare errotarri zituen.
Gaur egungo jabea Blasco familia. Ez honek ez aurreko jabeak ere ez zuten errota martxan ikusi.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 76. zenbakiarekin eta 62-13(W) 5103.O. erreferentziarekin.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.