Beazkoerrota errota Olabe auzoan, Mendatan kokatuta dago.
Gola ibaiaren urak erabiltzen zituen.
1745eko fogerazioaren arabera jabea Felipe Olabe zen eta maizterra Juan Urkiza.
1796ko fogerazioaren arabera jabea eta errotaria Jose Maria Ariz zen.
1799ko Propio eta Arieletan jabea José Luis Ariz gernikarra zen eta Martin Mintegiari alokatuta zion 1.056 errealen truke.
Taimaina txikiko eraikina. Teilatua isurialde bikoa du. Harriz egindakoa da. Baoak, ertzak eta sarbidea harlanduzkoa da. Fatxada nagusian, albo batera, karpanel erako sarbidea du dinteldun harrizko janben gainean. Bi errota-ardatz izan zituen.
Errotaren instalazioak egoera onean daude, baina ez daude martxan.
Norberaren jabegokoa denez ezin sar daiteke bere barnean.
2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 68. zenbakiarekin eta 62-22(W) .O. erreferentziarekin.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.