Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Barrenerrota errota Ereñozar mendiaren magaletik doan Errekalde errekaren ertzean kokatuta dago, Gautegiz Arteagako udalerrian hain zuzen ere.

1630eko bisitan aipatu egiten da.

1704ko fogerazioan etxea eta errota Bañosko kondearena zen eta Francisco Mendialduari errentan emanda zuen.

1745eko fogerazioan etxea eta errota Baños kondearena izaten jarraitzen du, baina errentaria Josefa Arbazegi da.

1796ko fogerazioan ez da argi ikusten nor den jabea, baina bai errentaria: Jose Fradua.

1810eko Lurralde-Estatistikan aipatuta ageri da.

XX. mendearen lehen herenerako ez zuen funtzionatzen.

Barrenerrota
Barrenerrota errota (Gautegiz Arteaga).

Errota-ardatz bat izan zuen.

Oraindik orain elementu batzuk (presa, kaltzea...) kontserbatzen ditu.

Gaur egun ez du ehotzen.

Norberaren jabetzakoa denez ezin sar daiteke bere barnera.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.