Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Errotak » Ibai errotak

Aurtenerrota errota Nabarnizko Elexalde auzoan kokatuta dago.

Omaerreka errekaren urak erabiltzen zituen.

1745ean aipaturik ageri da.

1796ko Propio eta Arieletan berriro aipatzen da.

XVIII. mendearen amaieran Markina-Xemeingo Mugartegi familiarena zen.

1799an 360 errealeko errenta sortzen zuen. 1810ean 330 erreal eta 1823an 84 erreal ematen zituen.

Aurten
Aurtenerrota errota (Nabaniz).

Gaur egungo jabeek esan digutenez Aurtenerrotak bi errota zituen. Bata, eraikin nagusiaren behealdean zegoena. Goialdean errotariaren etxebizitza zen. Egungo eraikinaren egitura, aurreko paretan ikus daitekeenaren arabera, 1851koa da. XX. mendearen azken herenean eraikin nagusia berritu egin zen. Bizpahiru metro gehiago gehitu zitzaizkion altueran, oinarritzat hartutako erakinean zegoenaren arabera, kareharrizko harlandua eta harlangaitza erabiliz horretarako. Aldapara, gaur egun beteta dagoena, bere aurrealdean kokatuta zuen.

Bestea, aldamenean, etxola dagoen tokian, zegoen. Honek ere, errota-ardatz bakarra zuen.

XX. mendearen hasieran martxan egoteari utzi zion.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.