Aurtenerrota errota Errigoitiko Atxika-Errekalde herriko Errekalde auzoan kokatuta zegoen.
Litekeena da Berrengoerrota errekaren urak erabili izana.
1745ean jabea eta errotaria Antonio Abaroa da.
1799an jabea eta errotaria Antonio Urlezaga zen. 374 errealeko errenta ateratzen zuen.
1863ko Lurralde-Estatistikan aipatzen da eta 396 errealeko errenta sortzen zuen.
Badirudi orain dela 100 urte ez zuela ehotzen.
Errotaren testigantza bakarra inolako garrantzi arkitektonikorik ez duen izen bereko eraikina da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.