Asparroaga errota Baldatikaerrekaren ertz batean, Foruako Baldatika, kokatuta zegoen, Errotabarri errota baino gorago.
XVIII. mendearen erdialdera Foruako Elizateak errota hau eraikitzeko esfortzuari aurre egin zion.
1795eko Propio eta Arieletan jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 319 errealen truke.
1799an jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 319 errealen truke.
1810en jabea Foruako Elizatea zen eta errentan emanda zuen 363 errealen truke.
Independentziaren Gerraren ostean udalak zuen zorpetze-maila handitu zuenez saldu behar izan zuen, jabego pribatura igaro zelarik.
1814ean jabea Maria Mugika zen eta errentan emanda zuen 143 errealen truke.
1863an jabea Antonio Bastegieta zen eta errentan emanda zuen 320 errealen truke.
Errota-ardatz bakarra izan zuen.
XX. mendearen hasieran utzi zion lan egiteari. Gaur egun, errotaren pareten hondakinak geratzen dira.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.